Juanjo Igartzabalek irabazi du Ataungo Hiru Auzoetako Korrikaldia
Goierritarrak nagusitu ziren atzo Ataunen jokatu zen Hiru Auzoetako Korrikaldian. Juanjo Igartzabal zumarragarrak bukatu zuen aurrena, 58:20ko denbora eginda. Bigarren, Manu Hurtado beasaindarra sartu zen, ordubeteko denbora eginda. Emakumezkoetan, Lazkaon bizi den Romy Mey izan zen azkarrena, 1:10:42ko denborarekin. Aurreneko ataundarra berriz, Jon Dorronsoro izan zen, 26. postuan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide