Burgostarra zara jaiotzez, noiz etorrizinen Euskal Herrira?
Ezkontzeko etorri nintzen, 1975ean hainzuzen ere. Senarra Zumarragakoa da, baina soldadutza Burgosen eginzuen eta bertan ezagutu genuen elkar. Oso gazte ginela ezkondu ginen.UBI hemen egin nuen! Ondoren irakasle-ikasketak egin nituen Gasteizeneta gimnasia erritmiko entrenatzaile titulua ere badut. Zelai Ariztiikastetxean ordezkapenak egin nituen eta zenbaitek ordutik ezagutzennaute. Zumarragako moja ikastetxean ere gimnasia eskolak eman nituen.Lanpostua eskaini zidaten, baina oraindik ikasketak bukatu gabenituen eta ez zitzaidan etikoa iruditu onartzea. Tontakeria ederraegin nuen! Dena den, ondo atera zitzaidan: erabaki hari esker gogokoadudan horretan lan egin ahal izan dut.
Nolatan zara gimnasia erritmiko zalea?
Ezin izan nuen praktikatu, nire garaianez baitzen existitzen. Gimnasia artistikoa edo neskena bakarrikzeuden. Umetan ballet-a egin nuen, nire familian dantza zaletasunhandia baitago. Burgosko dantzak jorratu ditugu, zehazki. Nireaitona-amonak dantza eta musika zaleak ziren dagoeneko eta guk eurenpausoak jarraitu ditugu: nire ahizpak, nire koinatuak…
Zergatik aldatu zenuen dantza gimnasiaerritmikoarengatik?
Nire pasioa dantza eta kirola izandira. Eskubaloian jokatu nuen. Hiriburu batetik etorri nintzen eta1975ean apenas zegoen ezer hemen. Nire bizilagunetako bat Mari CarmenAlberdi zen eta bere alabari eskola eman nion. Halako batean AlberdikUrretxu eta Zumarragako neska gazteek kirola egiteko aukerarik ezzutela eta zer edo zer egiteko eskatu zidan. Nahikoa prestatu gabe eznuela inor entrenatu nahi erantzun nion eta Donostian gimnasiaerritmiko irakasleak trebatzeko ikastaroa eman behar zela esan zidan.Lehen belaunaldiko kidea izan nintzen eta ondoren ni ereentrenatzaileen irakaslea izan naiz.
Berehala ireki al zenuen Urretxukoeskola?
Ez. Hori ez zuten ondo hartu Donostian,guk lehenbailehen kirol hau sustatzea nahi baitzuten. Ez nuen eskolaabian jarri ahalik eta ikastaroa bukatu arte. Lehen ikasturtean LaSalle-Legazpiko ikastetxean eman genituen eskolak. Ondoren Urretxukokiroldegia ireki zen eta hona etorri ginen.
Ba al dakizu zenbat neska pasatu direnzure eskolatik?
Ideiarik ere ez dut. 30 bainogehiagorekin hasi ginen. Sekulakoa izan zen. Berehala bi talde osatubehar izan genituen eta beti izan ditugu neskak gurean hasteko zain.Gainera, hasieratik Legazpiko neskak ere etorri dira.
Non datza zure ekimenaren arrakasta?
Ez dakit, baina hasieratik oso ondomoldatu naiz neskekin.
Azpeitian ere irakaslea izan zara.
Duela 20 urtetik hona Azpeitian bizigara, nire senarrak bertan lan egiten baitu. Bertara joan gineneanUrretxuko kiroldegiko monitore lana utzi nuen Azpeitikoan lanegiteko. Azken urteotan Urretxura gimnasia erritmiko eskolak ematerabakarrik etorri naiz.
Azpeitira joan zinenean ezin izanzenuen kirol hau utzi…
Aipatu bezala, nire pasioa dantza etakirolak dira. Gimnasia erritmikoak bi jarduera hauek nahasten dituelakontuan izan behar da. Gainera, liluragarria da. Entrenatzaile askoezagutu ditut eta guztiek dena ematen dute. Izan ere, kirol honetanentrenatzaileak dena egiten du: musika aukeratu, koreografia lana…Gainera, neskekin egotea oso aberasgarria da. Batzuek eskolan 15 urteeman dituztenez, hazten ikusi ditut.
Neskak asko aldatu al dira?
Lehen aroa zoragarria izan zen. Garaihartako neskak nire garaikoon antzerakoak ziren. Ondorengo urteetangurasoei eskola haurtzaindegia zela iruditu zitzaien. Amek, eurekkafea hartzen zuten bitartean edo lana egiten zuten bitartean,haurrek zereginen bat izan zezaten ekartzen zituzten hona. Aldehorretatik aldaketa eman da gurasoen artean, onerako gainera.Oraingoek badakite neskak zertara ekartzen dituzten eta eurengarapena jarraitzen dute. Ikasleren batek kale egiten badu, pisuzkoarrazoi batengatik da eta ez Donostiara arratsalde pasa eramandutelako.
Gogorra izan al da eskola uztea?
Bai. Haurrak eta garai bateko ikasleakagurtzeko aukera izan dut, baina gurasoekin eta urte hauetanguztietan jarraitu gaituen jendearekin ez dut egoterik izan. Askopoztu nau zuen deiak, eurei guztiei eskerrak emateko aukeraeskaintzen baitit. Babes handia eskaini didate eta nire beharra dutenguztietan laguntzeko prest nago.
Argi izan al duzu gimnasia uztekogaraia heldu dela?
Iaz dagoeneko nahiko gaizki ibilinintzen. Medikuak lanaren eraginez zela esan zidan eta oporraldiakmesede egingo zidala uste nuen. Hala izan da, baina lanera itzulibezain laster bizkarreko mina ere itzuli da. Itxurak egin nitzakeen,baina gimnasia erritmikoak badu bere irakaskuntza metodoa eta ezin daeskuak poltsikotan dituzula irakatsi. Bizitza osoa gimnasia egitenpasatu ondoren, batzuetan hutsik sentitzen naiz. Zorionez pertsonabaikorra naiz eta hutsune hori betetzen jakingo dut.