Internet bidezko medikamentu salmenta, Erresuma Batuan eta Herbehereetan izan ezik, Europar Batasun osoan galarazita dago.
Hala ere, Internet medikamentuen supermerkatu handi bihurtu da. Espainia mailan oraindik % 2 gainditzen ez duen arren, geroz eta gehiago dira sarearen bidez saltzen diren farmakoak. Antidepresiboak, anabolizanteak, esteroideak eta argaltzeko, ilearen erorketa galarazteko eta disfuntzio sexualerako erabiltzen direnak saltzen dira gehien. Errezetarik gabe eta inongo kontrolik gabe saltzen dira. Medikamentu hauen %62 fal-tsua da, printzipio aktibo gutxiago darama edo produktu toxikoren bat eraman dezake. Gainera, ez dakigu jatorria, ezta kontserbazio egokia izan ote duten ere. Gehienak, Txina, India eta Emirerri Arabiarretatik datoz: prospekturik gabe eta ontzi originaletatik kanpo. Kamuflatuak izan dira aduanetako kontrolak pasatu ahal izateko. Osasun publikoarentzako arriskua agerikoa da. Izan ere, medikuaren, diagnostikoaren arduradunaren, eta farmazialariaren, farmakoaren arduradunaren, kontrolik gabe kontsumitzen dira.
Izaro Soraluze
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide