Kaixo Urretxu eta
kaixo Zumarraga,
zuek ez zatoztenez
gu joango gara,
igeri egitea
brazadaz brazada
errekan behera bada
errazagoa da.
Bular-igeriketan
ez noa hain lasai
jakin izango naizen
ailegatzeko gai,
ezkerreko fabrika
bai, Irimo da, bai
Etxeberri bitarte
ez nuke ito nahi.
Urolak bereizten du
Frantzia España,
hor tertuliano baten
asteko hazaina!
Jendarmeri parean
kezkak jo dit gaina;
hala ere, ez txiza
saihesteko adina.
Asier Iriondo