Nahiz eta giza baloreak aspaldidebaluatuta izan, poltsikoa ukitu diguten arte burges txikiok ez dugukrisi hitza inolako elkarrizketetan aipatu. Hala ere, gureherrigintza/euskalgintza soldatek «bizitzeko lain» ematendiguten bitartean, neguko eguzkia eta udako ihintza bezalaikusten dugu motelaldi ekonomiko garai hau.
Denborak bere lekuan jartzen omen gaitueta errezeloa daukagu aspaldion «pasatzen» ari ginelakontsumoaren gizarte honen etengabeko hazkundearekin eta ziurrenikheldu da garaia merezitako zaplastekoa jasotzeko, ea behingoagatikesnatzen garen.
Gaiztoak izango gara agian, edoliteratura irakasle jakintsu batek behin esan bezala, «el perrodel hortelano» bezalakoak gara, baina euren burua klaseertainean kokatu zuten asko sufritzen ikustearekin gozatzen ari gara.
Krisiaren eraginez, merkatua berezorekatuko zela aldarrikatu zuten kapitalista sutsuek dagoeneko eskatudute estatuen interbentzioa, euren porrota onartuz. Espekulazioarekinaberasteko asmoa zuten askok dagoeneko ez dute lasai lo egiten etabankeroak eta enpresariak ere harrokeria gutxiagorekin dabiltza.
Modu apalagoan; zubi guztietan kanporajoaterik ez dagoela, egunero kriantzarik edaterik ez dagoela, arropak20 bider garbitzeagatik kalanbrerik ematen ez duela eta sei hilabetezerabili ondoren mobilak deiak jaso eta egiteko gai direla ikasteakere ez digu inolako kalterik egingo. Argi dago guztiak abantailaugari dituela. Beraz, gora krisia!
Jon Ormazabal