Idoia Luzuriagak ikastolan eta lizeoan ikasi zuen. Ondoren Bilbora joan zen Kazetaritza ikastera.
“Komunikazio mundua asko gustatzen zitzaidan, baina Bilbora gogo txarrez joan nintzen. Ez zitzaidan hiri interesgarria iruditzen, baina nire iritzia erabat aldatu zen”. Komunikabide askotan lan egin du, Goierriko Hitza azkena. Bi seme-alaba ditu eta ama langilea izatea zein gogorra den ikusirik, errealitate hori hobetzeko zer edo zer egitea erabaki zuen. Berdintasunari buruzko master bat egin zuen eta arlo horretan hasi da lanean, kazetaritza utzita.
Zer izan nahi zenuen umetan?
Emagina. Jaiotza une magikoa iruditu zait beti. Zientzia alorreko ikasgaietan gaizki moldatzen nintzen eta kazetaritza ikastea erabaki zuen.
Aisialdian zer egitea atsegin duzu?
Lasai egotea: familiarekin egon eta irakurri.
Bizitzeko toki bat?
Zumarraga.
Berdintasunaren alde lan egin dutenen artean, ba al dago bereziki miresten duzunik?
Nire amaren belaunaldikoak asko miresten ditut. Aldaketa askotara egokitu behar izan dute eta zaintzaile lana egin behar izan dute, besteak beste, eta euren lanak ez du merezi duen aitorpena.
Nor iruditzen zaizu bereziki matxista?
Arturo Perez Reverte jasangaitza iruditzen zait. Burura etorri zaidan lehena da, baino asko daude. Baita emakumezkoak ere.
Nor elkarrizketatuko zenuke gustura?
Sekula ez dut pentsatu nor, baina bai nola. Sakoneko elkarrizketa pertsonala jende askori egingo nioke. Askotan egunkarietako elkarrizketak azalekoak dira.
Prentsa, irratia ala telebista?
Irratia.
Ikusiko al zaitugu mikrofonoa eskuan berriro?
Mikrofonoa oso gustukoa dut eta beti hitz egiteko prest nago. Beti irratian lan egiteko gogoa izan dut eta beharbada idealizatuta dut.
Ilehoriak ala beltzaranak?
Biak.
Egindako azken oparia?
Familiako jaioberri bati egin diodana.
Eta jasotakoa?
Hitza utzi nuenean lankideek egindakoa.
Data bat?
Seme-alaben jaiotza egunak eta maiatzaren 5a.
Neska eta mutil izen bana?
Seme-alabena: Ane eta Iker.
Zein egunkari irakurtzen duzu?
Eskura ditudan guztiak irakurtzen ditut.
Gustuko telebista saioa?
Ez dago bereziki atsegin dudan bat.
Bereziki gorroto duzuna?
Futbol partidak.
Pelikula bat?
Isabel Coixet zuzendariaren Mi vida sin mí.
Liburu bat?
Gioconda Belliren La mujer habitada.
Soinu bat?
Itsasoarena.
Usain bat?
Ogi egin berriarena.
Janari bat?
Dena gustatzen zait.
Ura ala…
Ardoa.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.