Nolatan piztu zitzaizun mundu honekikozaletasuna?
Ez da izan nik erabaki dudan gauza.Txikitatik egon den zer edo zer da. Nire amak beti esaten du umeberezia izan nintzela. Beste batzuek ikusten eta esaten ez zituztengauzak ikusten eta esaten nituen. Ahalmen hau blokeatu egin nuen,baina handik urte batzuetara berreskuratu egin nuen.
Nola garatu duzu dohaina?
Betidanik sentsazio bereziak izan dituteta gauzak ikusi ditut. Gurasoei komentatzen nizkien eta amak MariJose Bermejorengana eramango ninduela esaten zidan, berarengandikikasteko, baina ez zen ausartu. 14 urterekin itsulapikoa apurtu etatarota erosi nuen. Ondoren, 2004an, Kanadara ikasketak egiterajoateko aukera suertatu zen eta joan egin nintzen. Urte eta erdi emannuen bertan, Marilyn Rossnerrekin. Berak eta bere senarrak NazioBatuekin akordio bat sinatu eta eskola ireki zuten. Iragarpen etaintuizio kontuko titulazio ofiziala ematen duen eskola bakarra da.Prestakuntza serioa eskaintzen dute eta azterketak egiten dituzte.
Zer irakasten da bertan?
Bakoitzari duen onena ateratzenlaguntzen zaio eta psikologia asko lantzen da. Montrealeko ospitalekopsikologia sailarekin lan egin genuen. Lan soziala ere egin genuen,trauma handiak zituzten familiekin. Bidentzia nola landu, bestemunduan daudenekin harremanetan nola jarri… ere irakasten da. Nireespezializazioak bidentzia eta izpirituekin kontaktuak dira.
Tarota, bidentzia… zer dira? Askorenustez gezur hutsa besterik ez dira.
Alde batetik tarota bezalako iragarpenmetodoak daude eta bestetik bidentzia dago. Tarota bezalakoaklaguntzeko gida dira, tresna bat. Ezin dira arrazoiaren ordezkoakizan. Tarotean gure beldurrak eta gure desirak agertu daitezkeenez:kartetan ikusten duguna aurrean dugunaren etorkizuneko gertaerak edobeldurrak diren ezberdintzen ikasi behar dugu. Gure munduan jendeaskok intuizio handia du, baina ez du prestakuntza egokirik. Askokesan behar ez zituzten gauzak esan dizkiete bezeroei. Eurekinkonektatzen ez dutenean, sekulako astakeriak esaten dizkiete.Intuizioarekin ez da nahikoa, aurrean duguna ezagutu behar dugu etaberarekin enpatia izan. Tarotak bide bat edo bestea hartzen badu zergerta dakiokeen jakiteko balio du. Gure bizitzan gauza batzukaldatzea gure esku dago, baina beste batzuk lehenagotik idatzitadaude.
Zer diozu bidentziaz?
Alde batetik bidenteak daude etabestetik mediumak. Lehenek pertsonaren auran dagoen informazioairakurtzen dute. Ia denok ikasi dezakegu hori egiten. Mediumak,berriz, mundu honetan ez daudenekin harremanetan jartzen dira.Bezeroari eta bere etorkizunari buruzko datu oso zehatzak emanditzakete. Medium guztiak bidente dira, baina ez alderantziz.
Umetan iragarpenak egin zenituela esanduzu. Nolakoak izan ziren?
Gertaera haiek nire burutik ezabatunituen, baina Kanadara joan nintzenean amak gogorazi egin zizkidan. 8bat urte nituenean aitaren lagun min bat ospitalera eraman zuten,baina nik ez nuen bere gaitzaren larritasunaren berri. Ospitaletikatera zela esan zidaten, baina nik hilda ikusi nuen. Inguruko guztieihurrengo egunean hil egingo zela esan nien eta hala suertatu zen.Nire gurasoek ez zekiten egoera hori nola bideratu, ni errudunsentitu nintzen… Beste behin, Zumaiako hondartzan emakume bateklauburu bat galdu zuen eta laguntza eskatu zidan. Handik 200 metrorazegoen itzalkin baten azpian zegoela esan nion. Han zegoen.
Etxekoek nola bizi zuten hau guztia?
Gurasoak euskaldun eta katolikopeto-petoak dira. Ez zekiten nola bideratu. Beldurra ematen zien.Kanadara joan nintzenean, kontua serioa zela ikusi zuten. Aurtennirekin eraman ditut eta nire irakasleak ezagutu dituzte. Oraindikerrespetua diote, medium lanetan hasi nintzenean hotz handiarekin etanekatuta bukatzen bainuen. Egunen batean zer edo zer gertatukozaidan, energia gabe bukatuko dudan, beldur dira.
Zuen jarduna arriskutsua al da?
Zer ate jotzen ari zaren ez badakizu,bai. Formula 1 autoa gidatzea bezala da: formazioa eta praktika behardira, noiz azeleratu eta noiz gelditu jakiteko. Halako auto batekinUrretxuko kaleetan ibili ezin daitekeen bezala, nire lana ezin daedozein tokitan egin. Sekula ez nuke toki publiko batean egingo. Tokilasai eta purifikatuak behar ditut. Izpirituek ezin gaituzte fisikokiminik egin, baina gure barrena jota utzi dezakete. Nire kasuan, ezindiot izpirituari nigana gehiegi gerturatzen utzi. Beste batzuek,ordea, trantzea izaten dute: izpirituari euren barruan sartzen uztendiote. Niri ez zait ona iruditzen nire gorputzaren kontrola ezizatea.
Nola lan egiten duzu zuk?
Hasteko, intsentsua jartzen dut nireenergia duen toki batean. Kandela zuririk gabe ere ez nuke lanikegingo. Zutik eta begiak itxita lan egiten dut. Parean dudanpertsonak bere izena esaten dit eta bere ahotsaren bitartezizpirituekin harremanetan jartzen naiz. Bere iragana eta bereetorkizuneko gauzak azal daitezke. Mundu honetan jende askokizpirituek hau edo bestea diotela esaten du, baina nik norenizpiritua den jakin beharra dut. Bestela, baliteke mezua beretzako ezizatea. Kontaktua eteten denean, izpirituak esandakoa ahaztu egitenzait.
Zeren eske jotzen du jendeak?
Barneko bakearen bila etortzen dira.Tarotaren eske etortzen direnei dagokienez, emakumezkoek familia etaamodio kontuengatik galdetzen dute eta gizonezkoek lanaren inguruangaldetzen dute. Kontuz ibili beharra dugu, bezero askok psikologobaten beharra baitute. Horiek identifikatzen jakin beharra dugu. Muganon dagoen ere argi izan behar dugu. Batzuek guk dena konpontzea nahidute, ez daude inongo esfortzurik egiteko prest. Ni ez naiz Jainkoa:ezin dut inoren bizitza konpondu.
Nola laguntzen diozue jendeari?
Zeruan dauden senitartekoekin konpondugabe utzi zituztenak konponduz, esan gabe gelditu zirenak esanda etahaiek ondo daudela jakinda, adibidez. Bestalde, psikologian eretrebatuak gaude eta ezagutza hau euren eguneroko bizitza gidatzekoerabiltzen dugu. Ez diet kontsultara itzultzen uzten sei hilabetebaino lehenago. Bestela, batzuk engantxatu egingo lirateke. Une jakinbatean laguntza eskaintzen dugu, baina norberak bere bidea egin behardu.
Zeintzuk dira zuen bezeroak?
Gehienak emakumezkoak dira. Euskaldungazte asko ere etortzen dira gurera. Ez nuen halakorik espero.Hasieran 50 urte inguruko emakume baten bila etortzen ziren eta niikusten nindutenean harritu egiten ziren: gizonezkoa, gaztea etaeuskalduna. Ez nator bat estereotipoarekin eta beharbada horregatiknire bezeroak ere ez dira ohikoak.
Emakumezko asko etortzen zaizkizulaesan duzu. Zergatik uste duzu?
Mundu honetara irekiagoak dira. Zer edozer ulertzen ez dutenean, beste bide bat hartu daitekeela ustedutenean… errazago onartzen dute. Bestalde, gizonezko batzuk ezdira gurera etortzera ausartzen eta emaztea bidaltzen dute. Emakumeakafektiboagoak dira, irteera bat nahi dute eta ate gehiago jotzekoprest daude.
Nolatan ireki zenuen denda?
Nire lankideak Alde Zaharrean lanegiten zuen eta bere lokalean kontsulta jarri nuen. 2007ko urrianhona etorri ginen. Mineraletan espezializatutako denda nahi nuen etamaterial asko dugu. Intsentsuak oso bereziak dira eta liburuak erebaditugu. Ikastaroak eta terapiak eskaintzen ditugu: mineralogia,kristaloterapia, esku irakurketa, reiki, erlaxazioa, meditazioa…
Zer dela eta ematez diozu horrenbestekogarrantzia mineralei?
Lasaigarriak dira eta energia igortzendute. Mineralen kokapen zehatz baten bitartez, bezeroak nahi duenabultzatzen dugu. Jende asko etortzen zaigu bere etxeko planoekin.Egun Usurbilgo haur eskolarekin lanean ari gara. Bertara joannintzen, toki kaltegarriak zeintzuk ziren ikusi nuen eta horietanizandako umeak urduriak zirela esan zidaten. Mineralak jarri ditugueta haurrekin emaitza hobeak lortzen ari dira. Urruñakoenpresa batekin ere lan egiten ari gara.
Zuen dohainak askotan erabiltzen aldituzue zuen etorkizuna iragartzeko?
Norberak bere etorkizuna iragartzea osozaila da. Hori erakusten duen kasua izan dut duela gutxi: Gabongauean nire anaia lotara joan zen eta Gabon egunean ez zen esnatu.Bihotza gelditu zitzaion. Nire ustez, gauza batzuk jakitea ez zaigukomeni. Anaiaren heriotzaren berri aldez aurretik izatea ez zen onaizango niretzat. Nire anaia-arrebek anaiari afarian zehar hiru aldizbihotzean zuena ateratzeko eskatu niola esan didate. Nik ez dutoroitzen. Dena den, nire barruko ahotsa askotan erabiltzen dut.Otsailean nire pisu-kideak etxebizitza margotu nahi zuen. Ez genuenetxebizitzaz aldatzeko asmorik, baina udazkenean aukera suertatukozela eta ez margotzeko esan nion. Hala gertatu da: aurki beste pisubatera joango gara.
Nola ikusten duzu mundua?
Datozen 10-12 urteak oso zailak izangodira. Txina asko haziko da, baina baita gogor erori ere. Politika etaklima kontuan desoreka handiak egongo dira. Egun Marsellan dagoentenperatura 2016. urtean Brighton parean izango da. Kantauri itsasoaetorkizuneko Mediterraneoa da. Hurrengo 5-7 urteak bereziki gogorrakizango dira Euskal Herriarentzat. Nik ez dut oraindik bakea gertuikusten, baina bidentziaren bitartez 2022 inguruan akordioa egongodela ikusi dut. Indarkeriaren amaieraren hasiera izango da.
Bukatzeko, zein da munduaren etabizitzaren zure kontzeptua?
Ez dut esango katolikoa ez naizela,nire hezkuntza katolikoa izan baita. Jainkoan sinesten dut. Sortzailehorri mundu toki ezberdinetan izen ezberdinak eman zaizkio.Sortzaileak ez du gure bizitza gidatzen, baina batzuetan galgasakatzen du eta besteetan azeleragailua. Bestalde, hil eta gerobizitzen jarraitzen dugu. Elizak gorputza eta arima ditugula saldudigu, baina ez da hala. Gorputza dugu, baina hiltzen garenean arimakbere garapenarekin jarraituko du. Nahi edo behar badu, beste gorputzbat hartuko du.
Mikel Lizarralde igarle, medium etatarotista elkarrizketatu du Arantxa Irastorzak
Euskadi Irratiko”Esaidazu”n. Entzun hemen elkarrizketa osoa:
{play}/entzungaiak/Mikel_Lizarralderi_elkarrizketa_2008-12-15.mp3{/play}