Osabak informatika albisteak ere idaztea gomendatu badit ere, hori egiten hurrengo alerako saiatuko naiz.
Bitartean, Windows Vista-z nazka-nazka eginda daudenentzako gomendioa utziko dut. Askok uste dutenez, ordenagailu bat formateatzea ez da beste munduko lan bat. Instalatu nahi duzun sistema operatiboaren diskoa izatea izan ohi da zailena, edota diska horrentzako zenbaki-seriea, Windows-en kasuan. Hala ere, bada serialik behar ez duen Windows bat: XP ue 7 bertsioa, hain zuzen. E-mule-tik jaitsi daiteke eta ordenagailua formateatzen eta Windows instalatzen lagunduko dizu. Honetarako, ordenagailua diskoa barnean dugula piztu besterik ez dugu egin behar. Instalazioa amaitzean, beharrezko Driver-ak sarean aurkitu beharko ditugu ziurrenik. Horretarako Softonic-etik eskuratu daitekeen Everest programarekin gure ordenagailuaren ezaugarriak aurkitu beharko ditugu, eta hauen araberako bilaketa egin beharko dugu.
Alex Areizaga
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide