Museoa eta erakusketak
Mineralogia eta Paleontologia Astearenxedea zientzia herritarrei hurbiltzea da. Helburu horrekin, hainbatekintza prestatu dituzte.
Mineral eta Fosilen museora bisitagidatuak izango dira gaurtik azaroaren 6ra bitarte. Ikastetxeentzakoordutegi moldagarriak antolatu dituzte. Aldez aurretik ordua zehazteakomeni da. Gainerakoan honoko ordutegian izango duzue irekita museoa:
- Lanegunetan: 17:00-20:00
- Azaroaren 1 eta 2: 12:00-14:00 eta 17:00-20:00
- Azaroak 7: 10:00-13:00 eta 17:00-20:30
- Azaroak 8 eta 9: 10:00-14:00 eta 17:00-21:00
“Amalur” erakusketa monografikoaere ikusgai izango da Juan de Lizarazu erakusketa aretoan azaroaren6ra arte. Egun horretan, “Forma eta zenbakiak, matematika etafosilen arteko lotura miragarriak” izenburupean hitzaldia eskainikodu Jose Mari Hernandezek, Zientziaren KutxaGuneko edukiarenarduradunak. Hitzaldia eguerdiko 13:00an gauzatuko da Labeagaaretoan.
Azoka
Ederrena pilotalekuan azaroaren 7, 8eta 9an, urtero bezala hainbat erakusle izango dira. Aurten erefosilak, mineralak eta harribitxiak erakutsi, saldu eta trukatukodituzte.
Haurrentzat
Parte hartzeko tailerrak etaesperimentuak antolatu dira Urretxuko kultur etxean. Azaroaren 6an,ostegunean “Izan zaitez paleontologoa” izenburupean haurrentzakotailerrak izango dira kultur etxean. 3 eta 6 urte bitarteko haurreizuzenduta, dinosauroen bizimodua ezagutzeko aukera izango da aurten.
Azaroaren 7, 8 eta 9an urteroko haureta gaztetxoentzako parkea gauzatuko da. Gernikako Arbola plazangizon prehistorikoen pinturak, urre biltzaileak, aurkikuntzapaleontologikoak, meategia eta beste hainbat ekintza izango dira.Egun berdinetan, Txu txu tren meatzariak ibilbide ezberdinak egingoditu familia osoari zuzenduta.
Ordutegiak edo xehetasun gehiago ikusteko bisita ezazu otamotz.eus-eko agenda.