Buzkantzak arlo industrialean ekoiztendituzten sei harakinek parte hartuko dute. Ordizia, Beasain,Ezkio-Itsaso, Ataun, Ormaiztegi eta Zumarragakoak dira partaideak.
Buzkantza lehiaketaz gainera, buzkantza eta mondeju salmentaizango da, baita erakusketak ere. Eguerdiko ordu batean aurtengoirabazlearen izena jakinaraziko dute. Epaimahaikideak goizekohamaiketan hasiko dira buzkantzak dastatzen.
Orga jokoa
Urretxuko eta Zumarragako herri kirolelkarteko kideek buzkantza eguneko egitarauari berritasun bat gehitudiote. Plazaratuko dituzten jokoen artean orga jokoa izango da.Eguerdi partean herri kirolen erakustaldia egingo dute Euskadi plazanbertan, eta bi koadrila lehiatuko dira hainbat kiroletan. Gurdiaribuelta gehien ematen dizkion taldeak irabaziko du lehia; gurdiak edoorgak 350 kiloko pisua du
Jose Maria Busca Isusiren omenezko 23.lehiaketa
Gastronomo eta idazlea, Jose MariaBusca Isusi zumarragarraren (1916-1986) izenarekin estuki lotuta dagobuzkantza lehiaketa, aurtengoa bere izenarekin egiten den 23. aldiabaita. Gastronomia ardatz zuen 3.500 aleko liburu bilduma zuen.Zumarragak seme kutun izendatu zuen 1986an eta 1996an auzo bati BuscaIsusiren izena ipini zion Zumarragako Udalak.
Egitaraua:
- 10:00-10:30. Buzkantza lehiaketako, erakusketako eta salmentako partaideen aurkezpena.
- 11:00. Lehiaketako epaimahaia osatuko dute eta buzkantzak dastatzeari ekingo diote.
- 12:15. Koadrilen arteko herri kirol erakustaldia: harrijasotzea, aizkora, trontza, txinga, oskol biltze jokoa, ingudea, lasto altxatzea eta orga jokoa.
- 13:00. Lehiaketako irabazlearen eta beste saridunen izenak jakinaraziko dituzte.
- 13:30. Sari banaketa.
Goiz osoan zehar. Artisautza erakusketa eta haurrentzako tailerrak izango dira.
Buzkantza lehiaketari buruz informazio gehiago interneten:
- Goierriko sei harakinek parte hartuko dute igandeko 26. Buzkantza Lehiaketan.(Goierriko Hitza)
- Orga jokoa izango da ikusgai azaroko Buzkantza Egunean. (Goierriko Hitza)
- Buzkantzak izan ziren protagonista atzo. (Otamotz.com 2007)