C.C. gobernuz kanpoko erakundeakantolatu du rallya. Erakunde horrek Katalunian du egoitza nagusia,eta zortzi urte daramatzate Maliko komunitate batekin lanean. CatmaliI. Elkartasun Rally honetara bi 4×4 auto eramango dituzteZumarragatik. Zabalagoa izango den espedizio batera gehituko diraondoren Algecirasen. Bi autoak Maliko komunitate batean utzikodituzte gero.
Udalen eta herritarren babesa
ZumarragakoUdalak 7.000 euroko diru laguntza eman du proiektu horretarako,Urretxukoak 4.500 eurokoa. Autoak eramateaz gain eguzki-plakak,haurrentzako arropak eta botikak ere eramango dituzte, besteak beste.
Hiru zumarragarrek 6.500 kilometro egin beharko dituzteSahara behealdean dagoen herrialde afrikarrera iritsi aurretik.Elkartasun rallya izanda, ordea, lehiakortasunik ez da egongoparte-hartzaileen artean.
Jomuga berdina izanik, abiadurak ezdu garrantziarik izango bidaian. Lehentasuna elkartasunezko materialahara iristea baita, guztiak onik ailegatzea eta komunitate haren etahemengoaren arteko distantzia laburragoa egitea da helburu nagusia.
Mali Zumarragatik gertuago. (Goierriko Hitza)