Faustino Orbegozo geriatrikozaharra itxita mantendu da, pasa den uztailean gerontologia zentroberria ireki zenetik. Egoitzak Faustino Orbegozo Fundazioarena izatenjarraitzen du, nahiz eta Zumarragako Udalari utzita dagoen. Oraingozbere garaian sinatutako hitzarmenak indarrean jarraitzen du.
Egoitza Fundazioarena denarren, altzariak Zumarragako Udalarenak dira. Egoitza husteko lanetandabil orain Udala, barruan dagoenaren inbentario bat egiteko. Altzarihauek behar duenari ematea da momentuz Udalaren helburua.
Oraindik orain, etorkizuneanegoitza hori zertarako erabiliko den ez dago zehaztuta. Dena den,Mikel Serrano Zumarragako alkateak, egoitzak erabilera soziala izatenjarraitzea nahi dutela adierazi du. Bertan aterpetxe bat edoalokaituzko etxeak egiteko aukerak baloratu dituzte.
Momentuz, egoiliar berriakditu Zumarragako geriatriko zaharrak eta aipatu bezala, Fundazioaksalaketa jarrita du okupen aurka.