Gaurtik aurrera, asteburu osoan zehar EAEko kadete mailako saskibaloi selekzioen arteko partidak jokatuko dituzte Urretxuko eta Zumarragako Aldiri eta Ispilla kiroldegietan.
Kadete mailako jokalariak
Txapelketan hamalau eta hamabost urteko jokalariek osatutako Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko selekzioek parte hartuko dute.
Euskadiko eta Gipuzkoako federazioetako arduradunak saskibaloia oinarrietatik sustatzearen aldeko agertu ziren.
Partidak
Gaur:
- Gipuzkoa-Araba: 18:00etan, neskak (Aldiri kiroldegian)
- Gipuzkoa-Araba: 20:00etan, mutilak (Aldiri kiroldegian)
Bihar:
- Gipuzkoa-Bizkaia: 12:00etan, neskak (Ispilla kiroldegian)
- Gipuzkoa-Bizkaia: 12:00etan, mutilak (Aldiri kiroldegian)
Etzi:
- Araba-Bizkaia: 12:00etan, neskak (Ispilla kiroldegian)
- Araba-Bizkaia: 12:00etan, mutilak (Aldiri kiroldegian)