“This is England”, 1983 urteko udada, Malvinas uharteetako gerra bukatu zenetik urte bat joan da, LadyDi eta Charles ezkonberriak dira, Margareth Thatcher da LehenMinistroa eta gazteak Rubik kuboa nola demontre bukatzen den asmatzenari dira. Kostaldeko herri triste batean bizi den Shaun gaztebakartiak aita gerran galdu berri du. Garagardoaren, parrandaren etamusika jamaikarraren zale den skinhead talde honek inongo gizarteerlaziorik ez duen 12 urteko gaztea magalean hartu eta euretako batbihurtuko du. Lagun berri hauekin hainbat gauza berri ezagutuko dituShaunek, festa eta parranda, lehen neska, Dr. Martens oinetakoenxarma berezia… Egoera halere zakartu egingo da Combo izenekopertsonaiaren itzulerarekin, irizpide nazionalista eta arrazistetanoinarrituta taldeagan xenofobia eta gorrotoa uztartzen saiatukodelako. Halako testuinguruan jarriko da martxan Shaunen heltzeprozesua bere talde berriaren barruan.
Biziki errealista da filma garaikogizartea erretratatzen, eta gordina gainera. Dokumental kutsua duenlan hau indartsua eta oso interesgarria da, giza talde zehatz batengorabeherak erakusteaz gain, garai hartako gizartearen, herrialdeosoak bizitako egoera sentiarazten digu.
- Zuzendaria: Shane Meadows (Britainia Handia)
- Sarrera: 3,50 €
- Lekua: Zelai Arizti aretoa (Zumarraga)
- Ordua:22:15
Hemen duzue trailerra
Ikusi hemen Butak 21 zine klubaren udazkeneko egitarau osoa.