Azaroaren 14an Diabetesaren Nazioarteko Eguna ospatuko da. Hori aitzakia hartuta hainbat ekintza izango dira diabetesa ezagutzera eman, gizarteratu eta gaixotasunaren prebentzioaren inguruko giltzak erakusteko.
Egitaraua
Azaroaren 2an ibilaldi bat egingo dute Legorretatik Ordiziara. Trenez joango dira Legorretara eta ondoren oinez egingo dute Ordizira arteko bidea. Parte hartu nahi duenak aldez aurretik izena eman beharko du 943 725994 telefonora deituta.
Azaroaren 9an, kalera irtengo dira Urgadielekoak. Urtero bezala Zumarragan, Legazpin eta Aginan glukosa neurtuko zaio nahi duenari. Elkartetik herritarrak animatu dituzte beldurrik gabe glukosa neurtzera joateko.
Amaitzeko azaroaren 20an “Psikologia diabetikoei aplikatuta” izenburupean hitzaldia eskainiko du Mertxe Matxinbarrena doktoreak. Hitzaldia Zelai Arizti kultur etxean gauzatuko da arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Mertxe Matxinbarrena dotorea diabetes gaixotasuna nozitzeak daraman alde psikologoari buruz aritu da. Emozioak, elkarrenganako harremanetan eramateko moduak, etab. Izango dira jorratuko dituen gaiak.