Urretxuko Mineral eta Fosilen museoakizen propioa izango du, “Urrelur”, izen aukeraketa partehartzaile batean bozkatuena izan baita. Urretxuko Mineral de Fosilenmuseoak hartu duen garrantzia ikusirik Udalak izen propio batipintzeko erabakia hartu zuen. Horretarako herriko zenbait talderizein pertsona zehatzei eskatu zitzaien izenak aurkeztea.
Izenak ematean ezaugarri batzuk betezitzatela eskatu zitzaien, -Hitz Trinkoa -Motza – Unibertsala -Baliokidetasuna izango zuena (ahal izanez gero Azoka izendatzeko erebaliagarria izango zena). Herritar talde honek 44 izen proposatuzituen, tankera desberdinetakoak.
Ondoren udaleko Komunikazio taldeakorrazketa bat egin zuen eta goiko ezaugarrietatik gertuen zeudenzortzi izen aukeratu zituen. Zortzi izen horiek otamotz.eus ataridigitalean jarri ziren herritarrei bozka elektronikoa emateko aukerazabalduaz, hau izen da izan bakoitzak jasotako bozka kopurua:
Izena | Boto |
Urrelur | 33 |
Errai | 25 |
Sukarri | 18 |
Arrasto | 16 |
Litoseum | 14 |
Urrearri | 12 |
Lurretxu | 9 |
Urme urmea | 4 |
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide