Bertan bildu ziren Inma Albisua etaAitor Garmendia, legez kanpo utzitako Zumarragako ezker abertzalearenordezkariak, azken 30 urteetan udaletxean zinegotzi izan diren bestehainbat kiderekin batera.
Prentsaurrekoan esan zutenez, MikelSerrano alkate berriak, kargua hartu ondoren egin duen lehengauzetako bat ezker abertzalea, 30 urte eta gero udaletxetik botatzeaizan da. Serranok, ezker abertzaleko ordezkarien lanerako baldintzakguztiz murriztu dituela gaineratu zuen Inma Albisuak, Udalekobatzordeetan euren presentzia eragotzi duela ere bai, hauetarakodeialdiak eta aktak ukatuz. Gainera, urteetan ezker abertzaleakudaletxean izan duen bulegoari ateko zarraila aldatu diotela ereaipatu zuten.
Guzti honen atzean erabaki politiko batdagoela adierazi zuen ezker abertzaleak. Euren ahotsa beste behinisilarazteko beste estrategia bat. Dena den, udaletxetik kanpo badaere, ezker abertzaleak Zumarragaren alde, eta botua eman zienbizlagunen alde, lanean jarraituko duela garbi utzi nahi izan zuten.