“Formak eta zenbakiak” izenburupeanJose Maria Hernandez, geologia zientzietan doktoreak eta ZientziarenKutxaGuneko kideak hitzaldia emango du gaur eguerdian. Matematika etafosilen arteko hurbilketa bat egingo du hitzaldian. Eguerdiko13:00etatik aurrera izango da Urretxuko Labeaga aretoan.
Azoka
Ederrena pilotalekuan bihartikigandera bitartean, urtero bezala hainbat erakusle izango dira.Aurten ere fosilak, mineralak eta harribitxiak erakutsi, saldu etatrukatuko dituzte. Bihar eguerdiko 12etan izango da azokareninaugurazio ekitaldia.
Haurrentzat
Parte hartzeko tailerrak etaesperimentuak antolatu dira Urretxuko kultur etxean. Gaur “Izanzaitez paleontologoa” izenburupean haurrentzako tailerrak izangodira kultur etxean. 3 eta 6 urte bitarteko haurrei zuzenduta,dinosauroen bizimodua ezagutzeko aukera izango da aurten.
Bihar hasi eta asteburu guztianzehar urteroko haur eta gaztetxoentzako parkea gauzatuko da.Gernikako Arbola plazan gizon prehistorikoen pinturak, urrebiltzaileak, aurkikuntza paleontologikoak, meategia eta beste hainbatekintza izango dira. Egun berdinetan, Txu txu tren meatzariakibilbide ezberdinak egingo ditu familia osoari zuzenduta.
Omenaldia
Larunbatean, Riclako(Zaragoza) Asociacion Cultural Bajo Jalon elkartea omenduko duUrretxuko Udalak. Asociacion Cultural Bajo Jalon elkarteak urteakdaramatza Paleontologiari buruzko jardunaldiak antolatzen Riclanbertan. Pasa den apirilean hamargarren edizioa bete dute.
Paleontologiaren munduanegindako lana eskertzeko elkartea bera eta Carmelo Moreno,sortzaileetako bat omenduko dute larunbatean. Ekitaldia eguerdiko14:00etan izango da udaletxean bertan.