RAC Vasco Navarrok antolatutaHamaikagarren Ignacio Sunsundegui memorialak Zumarraga bisitatuko duasteburu honetan beste behin. Pasa den urteetan bezala, proba honekbi gune garrantzitsu izango ditu: Donostia, proba hasi eta amaitukoden lekua, eta Zumarraga auto guztiak elkartuko diren gunea.
Lehenengo partaidea eguerdiko 13:30aldera irtengo da Donostiako Gipuzkoa plazatik bihar. ZumarragakoEuskadi plazara, larunbat arratsaldean, 19:30 inguruan iritsikodirela aurreikusten da. Behin parte hartzaile guztiak Zumarraganelkartzen direnean, afari-merienda bat egingo da, ondoren ibilbideariberriz heltzeko. Lehenengo autoa, gaueko 21:00ak inguruan irtengo daberriz Donostia aldera. Proba igandean goizaldeko 01:30 inguruanamaituko da Donostiako Amara Plaza hotelean.
Parte hartzaileak
Aurten guztira 63 autok hartuko duteparte deportibo klasikoen rally honetan. Autoen kalitatea bikaina da,atzoko prentsaurrekoan antolatzaileek adierazi zutenez. Porsche etaBMW motako hainbat auto izango dira, baita, Toyota Trueno, RenaultAlpine, Mini, Alfa Romeo Guilia eta Frod Escort MK I motakoak erebatzuk aipatzearren. Auto guztiak 1961 eta 1983 urte bitartekoakdira.
Guztira 360 bat kilometro egin beharkodituzte gidariek. Horietatik 200 kilometro erregulartasunekoak izangodira.
Behin goizaldean proba amaituta, igandegoizean, emaitzak jakitera emango dituzte 10:00ak inguruan. 13:00etangaraikurren banaketa izango da eta ordu erdi beranduago bazakribatekin ospatuko dute memoriala parte hartu duten guztiek.
Proba honen inguruan gehiago jakin nahi izanez gero, bisita ezazu RAC Vasco Navarroren wen orria.