Larunbatean goizeko 11etan eman zitzaion hasiera Tirkana modalitatean Field Target txapelketari. Eitzako parke botanikoan 7 kideko bi taldek hartu zuten parte. Taldeka zein bakarka neurtu behar izan zituzten indarrak parte hartzaileek.
Tiratzaileek 28 minututan 10 eta 50 metrora zeuden objetuak eraitsi edo 65 metrora zeuden ituetan diana egin behar izan zuten. Tirkana modalitatean 3 saridun izan ziren.
- Joseba Peña, Zumarraga
- Jorge Rodríguez, Eibar
- Gabriel Gomez, Zumarraga
Euskadi mailako Field Target Ligako sariak ere Zumarragan banatu ziren larunbatean. Kasu honetan ere Zumarragan gelditu zen lehen saria.
- Josean Santxo, Zumarraga
- Jorge Lunar, Bilbo
- Joseba Peña, Zumarraga
Fernando Fariñas, Zumarragako Udaleko kirol zinegotziak eta Josean Mendizabal, kirol teknikariak egin zuten trofeo banaketa.