Secundino Esnaola musika eskolatrikitixa ikasleek emango diote hasiera gaur, Santa Zezilia egunareninguruan antolatutako egitarauari. Kalebarren-Areizaga plazan orduerdiko emanaldia eskainiko dute arratsaldeko seietan hasita.
Emanaldihau, Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak, EHMEk antolatutakoMusikalean saioaren barruan egingo da. Horrela, gaur seietatikzortzietara, Euskal Herri osoko 38 musika eskoletako 1.700 ikasle etairakaslek hartuko dute parte Musikalean ekitaldian. Ordu erdiz,norberak bere herrian musikaz jantziko ditu kaleak.
Ondoren, Labeaga aretoan Zumarraga etaUrretxuko musika eskolako ikasleen emanaldia izango da 19:30etikaurrera.
Datozen egunetarako egitaraua
- Azaroak 21, ostirala: Zumarraga Eta Urretxuko Musika Taldeen Jaialdia:
Ordua: 22:00
Lekua: Labeaga aretoa (Urretxu)
- Azaroak 22, larunbata: Santa Zezilia Zikloa:
11:00 Kalejira Urretxuko Iparragirre Balerdi Musika Tailerraren eskutik.
13:00 Kalejira Zumarragako Musika Bandaren eskutik.
19:30 Kalejira Zumarragan zehar, Zumarragako txistulari taldearekin.
Kalejira Urretxun zehar, Urretxuko txistulari taldearekin.
Emanaldi guztiak Zumarraga etaUrretxuko musika taldeak antolatu dituzte Zumarraga eta Urretxukoudalen laguntzaz.