Hardcore estiloko musika jaialdia da,eta izen hori kontzertuetan ikus-entzuleen artean lehen lerroetansortzen den jende multzoa eta giro nahasiagatik jarri diote.
Bostetan irekiko dute azoka gaztetxean,eta musika taldeek eta haien inguruko banatzaileek ekarriko dutenmateriala eta gaztetxean salgai dauden liburuak eta diskoak izangodira bertan eskuragai. Ordu berean, bostetatik zazpietara irratsaioberezia aireratuko dute Kkinzona irratian, eta Zarauzko Arraioirratiko Zaratazarautz saioko kideen laguntza izango dute zereginhorretan.
Kkinzona irratia
Irratia oraindik martxan ez badago ere,larunbatean kalera begira bozgorailuak ipintzeko asmoa dutelairagarri dute. Saioan zehar musika, mugimendu horren gainekoinformazioa, eta taldeekin eginiko elkarrizketak eskainiko dituzte.
Bost talde
Lehenengo urtea da mota horretakojaialdia Urretxu-Zumarragan antolatzen dena, eta bost talde izangodira entzungai gaztetxean, 21:00etatik aurrera, honakoak: Crimen deEstado (Bartzelona), Burux Lee (Zarautz), Iron Batasuna (Pasaia),Lobato etxeko Urodboru eta No fucker (New York).