Klima aldaketaren ondorioz Urola ibaiaren arroan sor daitezkeen uholdeek eragingo lituzketen galera ekonomikoen inguruko ikerketa aurkeztu du Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak aste honetan.
Klima aldaketaren ondorioetara moldatzeko neurriak hartu behar dira. Neurri horiek hartuz gero, aurkezpenean adierazi zenez, Urola ibaiaren arroko balizko uholde batek eragindako galera ekonomikoa gutxienez %50 saihestuko litzateke
Urola ibaiaren arroko udalerrietako udal agintariekin elkartu zen Eusko Jaurlaritzako Ingurumen saila aipatutako ikerketaren berri emateko. Legapziko, Urretxuko eta Zumarragako udal ordezkariak izan ziren bertan, Urola Erdia eta Urola Kostako udaletako orezkariekin batera.
Klima aldaketaren eragina
Uholde batek 85 eta 91 mila euro inguruko kostua izango luke urtean. Gastu horri klima aldaketaren eragina gehituz gero, Urola ibaiaren arroan uholde batek eragindako gastua %56,2 eta %177 artean handituko litzatekeela dio ikerketak, hau da, urtean 133 eta 143 mila euro bitartean.