Gaur goizean prentsaurrekoa eman duteArcelor Mittal-eko Enpresa Batzordeko ELA, LAB eta UGT sindikatuetakoordezkariek ESK-CUIS-ekoen babesarekin. Prentsaurreko horretanpubliko egin nahi izan dute, esan dutenez, denbora luzean enpresabarruan salatu duten egoera.
Aurrez aipatutako sindikatuetako kideekesan dutenez, enpresako zuzendaritza eta CCOO sindikatuko ordezkariak(gehiengo sindikala du Arcelor Mittalen) langileen oinarrizkoeskubideak zapaltzen dihardute aspalditik. Horrela langileeisindikatzeko, adierazteko, informatzeko eta parte hartzeko askatasunabehin eta berriz ukatzen dietela salatu dute gaur goizean.
Enpresako zuzendaritzak eta CCOOsindikatuak euren interesen defentsan azpijokoa erabiltzen dutela ereaipatu dute. Gainerako sindikatuei informazioa ezkutatu eta langileeneskubideak urratzen dizkiete. Horretarako, mehatxua eta bortxa, postualdaketa errepresiboak, langileen giltzapeko bahiketak, irainak,jazarpenak eta eraso fisikoak erabiltzen dituztela salatu dute gaurgoizeko prentsaurrekoan eta guztia enpresako zuzendaritzarenonespenarekin egiten dutela gaineratu dute.
Salaketa honen bitartez, EnpresaBatzordeko CCOOi eta sindikatuari berari langileekiko jarreraaldaketa bat eskatu nahi diote. Horretarako, datorren abenduaren 4an,osteguna, arratsaldeko 17:30ean lantoki aurrean egingo dutenelkarretaratzean eta ondoren Zumarragako udaletxeraino egingo denmanifestazioan parte hartzeko deia luzatu diete Arcelor Mittalekolangileei eta Zumarragako eta Urretxuko bizilagunei.
Arcelor Mittalen “abusu egoera” bizi dela salatu dute. (Goierriko Hitza)