Urretxuar eta zumarragarrek eurenetxeko ateak ireki dizkiete gazte afrikarrei eta azken hauekfamiliako kideak dira jada. Euren gauzak bertan uzten dituzte, futbolpartidetan eta afarietan parte hartu dute eta, hori gutxi balitz,batzuk euskara eta gaztelera eskolak hartzen ari dira.
Senegaldarrak gauero pasatzen diragaztetxetik, lanegun gogorraren ostean: euren lanabesak gordetzendituzte, edari beroren bat edo freskagarriren bat hartzen dute etaUrretxu eta Zumarragako gazteekin solas egiten dute euren Sestaokoetxebizitzara itzuli aurretik. Astean behin Modu, Kabalo, Pape etaElashek euskara eta gaztelera eskolak hartzen dituzte, ZumarragakoUdaleko euskara teknikaria den Aitor Lizarazuren eskutik.
Duela aste batzuk Lizarazurekin, JonAnder Moratinosekin eta senegaldarrekin hitz egin genuen gaiariburuz. Etorkin senegaldarrak ez dira beti ordu berean itzultzenlanetik eta, itxaroten genituen bitartean, kafe bat hartu genuenbiekin.
Bi zumarragarrek gazte afrikarrak duelalau bat urte ezagutu zituztela aipatu zuten. “Autoak hemen ondoanaparkatzen dituzte. Egun batean matxura izan zuten eta ezin zirenetxera itzuli. Hori dela eta, gaztetxean lo egitea eskaini genien.Ordutik babesa eta lasai egoteko tokia eskaintzen dizkiegu. Beregaraian festa senegaldarra ere antolatu genuen”.
Aitor Lizarazuk eta Jon AnderMoratinosek afrikarrek euren abegi ona eskertzen dutela uste dute.“Zintzoak, ongi heziak eta esker onekoak dira. Guztion izenakikasten saiatzen dira eta inguru honetan guztiok ondo hartu dituguladiote. Ez dute alkoholik edaten eta euretako oso gutxik erretzendute. Ez dute inoren dirurik hartzen, baina kafesnea gustura hartzendute”, aipatu zuten zumarragarrek. Egun 20 bat gazte senegaldarpasatzen dira Urretxuko gaztetxetik.
Euretako lau euskara eta gazteleraeskolak hartzera animatu dira. “Gau batean Moduk euskara ikasi nahizuela esan zuen eta Aitor irakaslea dela aipatu genion”, oroitzendu Jon Ander Moratinosek. Aitor Lizarazuk gustura asko eutsi zionerronkari. “Hemen ez dute inolako laguntzarik eta bizkortasunezjokatzen ez badute oso zaila zaie aurrera egitea. Eskolak osoinformalak dira eta helburua ulertarazteko, gehiago saltzeko eta lanberriak topatzeko adina ikastea da. Gainera, euretako bik ez dakitegure alfabetoa irakurtzen eta horretan ere irakatsi nahi diet”,gehitzen du irakasleak.
Aitor Lizarazuk helburuak azaltzenzituen bitartean, bere lagun senegaldarrak heldu ziren. Bertangeunden guztioi agurtu ondoren, nahiz eta nekatuta egon, Modu, Kabaloeta Pape goiko solairura igo ziren eskola jasotzeko asmoz. Hiru gazteafrikarrek euskaraz esaten zaien ia guztia ulertzen dutela eta hitzegitera ausartzen direla erakutsi zuten. “Oso gustura gaudeAitorrekin eta gaztetxeko gainontzeko guztiekin. Euskara hizkuntzazaila da, baina nola edo hala hitz egiteko gai gara. Jendeakharriduraz begiratzen gaitu beregana euskaraz zuzentzen garenean etabatzuek guk lau urtetan eurek 30 urtetan baino gehiago ikasi dugulaesaten dute”, azaldu zuten. Euskarari esker euren salmentek goraegin dutela ere onartu zuten.
Gure hizkuntza nondik etorri diren etazer moduz doakien azaltzeko ere lagungarria zaie. “Euskal Herriralan egitera eta bizitza aurrera ateratzera etorri ginen, Senegalenapenas baitago lanik. Gainera, gure herrialdetik irtetea eta bestetoki batzuk ezagutzea gustuko dugu. Irteten ez denak, ez du ikasten”,aipatu zuten.
Egun, Bizkaian bizi dira. “Sestaonbizi gara, baina egunero inguru honetara etortzen gara lanera.Astelehenetan bakarrik hartzen dugu atseden. Beti lanean gaude eta ezdugu neskalaguna izateko astirik. Hori dela eta, neskakastelehenetarako bakarrik bilatzen ditugu”, amaitu zuten umorez.
Gazte senegaldarrak Urretxukogaztetxean gustura sentitzen direla nabaria da. Eurek eta euren lagunurretxuar eta zumarragarrek etorkinen integrazioa jende askok ustebaino errazagoa dela erakutsi dute: guztiok elkar ulertzeko benetakoborondatea izatea besterik ez da behar.