Nolatan zaletu zinentxirrindularitzara?
Umetatik naiz bizikleta zalea. Gorrikoloreko bizikleta txikia nuen, GAC markakoa, eta Miguel LopezLegazpiren estatuari bueltak ematen nizkion. Nire aita ere osozaletua zen eta beti bizikleta izan zuen. Baita nire lagunek ere.Agustin Albisuarekin eta besteekin mesedetakoen elizaraino joatennintzen. Garai hartan ez zegoen oraindik eskailerarik plazan.
Noiz eta nolatan hasi zinen Goierrikozikloturisten irteten?
Martxa bat antolatu zuten etaogitartekoa Matximentan jatea erabaki zuten. Ni ere hara joannintzen, lagun batekin, eta bertan elkar topo egin genuen. Errepidekobizikleta erosi berria nuen. Orduan ezagutu nuen Mikel SoraluzePastas eta hurrengo urtean dagoeneko lizentzia atera nuen.Zikloturismo sailak 31 urte ditu eta nik 27 daramatzat bertan.
Urte hauetan guztietan makina batkilometro egingo zenituen.
Urtero 3.000 bat egiten ditut. Urtean70 bat aldiz irteten naiz. Sekula ez dut parte hartu taldekideen udanantolatzen duten txangoan, baina urtero Frantziako Tourrera joatennaiz lagunekin. 1985ean joan nintzen lehenengoz: Pedro Delgadok LuzArdidenen lortutako garaipenaren lekuko izan nintzen. Seat-Orbeataldearekin korritzen zuen. Bizikleta autoan eramaten dut beti etabehin bakarrik kale egin dut.
Frantziako mendate asko ezagutukodituzu, beraz.
Beti Pirinioetara joaten naizenez,mendikate horretako mendate gehienak ezagutzen ditut. Autoa mendateazpian uzten dut, bizikletan igotzen dut, lasterketa ikusten dut etaetxera itzultzen naiz.
Idolorik izan al duzu?
Umetan Eddy Merckxen bizikleta zuriabezalakoa nahi nuela esaten nuen. Duela 10 bat urte lortu nuen,azkenean, nire lehen bizikleta zuria. Oraingoa arrosa eta beltza da,Jan Ullrichena bezalakoa.
Zer eskaini dizute zikloturismoak etaGoierrik?
Oso ondo pasatu dut Goierrikoekin. Nihasi nintzenean derrigorrezkoa zen hamaiketakoa egiteko gelditzea.Taberna batzuk oso estimatuak dira zikloturisten artean eta euretanbeste herrietako lagunekin topo egiten dugu: Landan, Alegin…Ogitarteko onak dituzte eta, garrantzitsuena, azkar zerbitzatzendituzte. Taldeko lagun batzuek karajilloa edan eta zigarroa erretzendute! Zikloturismoaren izpiritua hori da, baina egun askok barratxoakeramaten dituzte eta ez dira ezertarako gelditzen. Denetik egon beharda eta… Gure taldean 195 federatu gara eta guztiok ezin ditugugustu berberak izan, noski. Sei urtetan 125etik 195era pasako garaeta aurki 200 baino gehiago izango gara.
Noiztik zara zikloturismo sailekoarduraduna?
25. urteurrena heldu zenean ordura artelan egin zutenak omendu behar zirenez, ekitaldia antolatuko zuennorbait behar zen. Horren ondoren hasi nintzen arduradun lanetan.Anton Rodriguez ordezkatu nuen. Ordura arte bera izan zen arduraduna,Pastas, Victor Charro, Victorio Velasco eta abarrekin.
Zein izan da zure ekarpen handiena?
Z-Z martxa antolatu dugu, emakumezkoentaldea abian jarri dugu, federatu kopuruak gora egin du… Oso giroona dugula uste dut eta horri esker geroz eta gehiago gara. Z-Zmartxaz eta nesken taldeaz bereziki harro nago. Aurtengo martxan 280lagunek parte hartu dute eta neska bakarra izatetik 20 izatera pasatugara. Gainera, datorren urtean 30 inguru izango ditugula uste dut.Lehen 25 urtetan bost bakarrik pasatu ziren! Bestalde, aurtenQuebrantahuesos proba entzutetsuan bi taldek bakarrik aurkeztudituzte guk baino partaide gehiago. Hau guztia ni arduraduna naizenbitartean gertatzen ari da eta hori oso pozgarria da. Gainera, munduhau asko atsegin dut eta jendea bertara erakartzea lortzen ari naiz.
Oraindik txirrindulari berrien bilairteten al zara kalera?
Dagoeneko batzuk euren kabuz etortzendira, baina oraindik bila irteten naiz. Z-Z proba kide berriaklortzeko baliatzen dut, familia askok parte hartzen baitute.
Zeintzuk dira etorkizuneko erronkak?
Mendiko bizikleta taldea sendotu nahidugu eta baita martxa zikloturista bat antolatu ere. Proba hauiraileko azken asteburuan izango da, Urretxuko jaien ondoren.Larunbatean ohiko mendiko bizikleta martxa izango da eta igandeanproba berria. Ez gara beldur, bazkide asko baikara eta laguntzaeskatzen zaionean jendeak ondo erantzuten baitu.