Aurrera doa Ostadarren mendi astea.Gaur ikus entzunezkoekin amaitzeko, Jose Ramon Agirre “Marron” en“Aire-airean” lanaren emanaldia izango da Zumarragako ZelaiArizti kultur etxeko areto nagusian arratsaldeko 20:00etan. Mendi etaNaturako IV. argazki lehiaketaren sari banaketa izango da biharZumarragako Zelai Arizti aretoan ordu berean.
Asteburuari begira ere badira ekintzak.Ostadar Mendi Elkarteko bazkideek urteroko batzar nagusi orokorraegingo dute elkartearen egoitzan larunbatean19:30etik aurrera. Etaaurtengo asteari amaiera emateko mendi irteera izango da igandean.
Nafarroa aldean Ardanatz (650 m.), SanMiguel Santutegia, Itzaga (1.361 m.), Ganbella (1.256 m.) eta Idotzinbisitatuko dituzte. Ondoren bazkaria izango da Urrotzen.
Liburu digitala
Aurtengo asteak utzi duenberrikuntzetako bat, Ostadarrek bere hogeita bosgarren urteurrenaospatzeko argitaratu berri duen liburu digitala da. Liburua nahiduenak du eskuragarri www.ostadar.org web orrian.
Liburu digital honetan Zumarraga etaUrretxuko mendizaletasunaren historia laburbildu nahi izan dute.Hala, herrietako 5 mendizaleren biografiak, Urretxu eta Zumarragakomendizale hainbatek idatzitako 19 kontakizun eta ia 1000 argazkibildu dituzte liburuan. Ostadarreko kideek nabarmendu dutenez, liburubizia da argitara atera duten hau, irakurleek euren iritziak emanditzaketelako eta edozein unetan dagoen informazioa eguneratu edoargazkiak gehitu ahal izango direlako.