Datorren urteari begira Zumarragako Udal Liburutegian irakurle taldea sortzeko asmoa aurkeztu du hango arduradun Irene Gonzalezek. Bi talde osatuko lituzkete, bata euskarazkoena eta bestea erdarazkoena.
Liburu baten inguruan jendea biltzea da egitasmoaren helburua. Bakoitzak bere etxean irakurriko du liburua, eta hilean behin elkartuko dira dinamizatzaile baten laguntzarekin liburuaren gaineko komentarioa egiteko.
Taldean parte hartzeko zenbat jende egongo litzatekeen prest jakin nahi dute. Horregatik, interesa duten zumarragarrak eta urretxuarrak liburutegira hurbiltzeko eskaera egin dute. Irakurle taldea sortzeko beharrezko guztia martxan jarriko dute hortik aurrera.