Azken egunotan ospitalean zegoen eta gaur goizeko 8:30ean hil da. Azken orduetan bere emazte eta bi seme-alabak izan ditu alboan.
Gipuzkoako urrezko domina jasotzekoa zen
Gipuzkoako urrezko domina jasotzekoa zen Gabonak aurretik, tradizioaren alde eta tradizio hau gazteen artean zabaltzen egindako lanarengatik.
Bere bizitza
Donostiako Parte Zaharrean jaio zen 1934ko ekainaren 15ean. Gerra Zibila hasi orduko familiak alde egin behar izan zuen: aitak, udaletxeko zinegotzia zenak, Frantzia aldera jo zuen; ama eta zazpi seme-alabak Lekeitio aldera joan ziren, eta han bizi izan ziren aldi batean.
Ez Dok Amairu
1960ko hamarkadan Ez Dok Amairu osatzen du beste hainbat euskal artistarekin. Bertan, batez ere Benito Lertxundirekin batera, euskal kanta berria sortzen dute. Estilo tradizionala eta berriak elkartzu eta Bertolt Brecht bezalako autoreen letrak abesten dituzte. Lekeitioak abesti sorta ere sortzen ditu, oihu eta zarata esperimentalekin.
Diskografia:
- Lau herri kanta, 1964 (EP)
- Ursuako Kantak, 1966 (EP)
- Bertolt Brecht, 1969 (EP Bertolt Brechten letrekin)
- Haika Mutil, 1969 (EP)
- Euskal Kanta Berria, 1972 (LP. Aurrekoen bilduma)
- Bat-Hiru, 1974. (LP bikoitza. Bi izenenko diskoa ez zen argitaratu Bertolt Brechten letrak zentsuratu zituztelako)
- Lau-bost, 1980 (LP bikoitza).
- Sei, 1985.
- Lekeitioak, 1988 (7tik 11ra dihoazen Lekeitioak diska ez argitaratuak)
- Hamabi, 1989
- Hamalau, 1994
- Mikel Laboa Zuzenean, 1997
- Zuzenean II – Gernika, 2000 (Donostiako Orfeoiarekin).
- 60ak+2, 2003 (Lehen obren bilduma).
- Xoriek – 17, 2005.
Albistea sustatu.com-en irakurri dugu.
Mikel Laboa wikipedian.
Xabier Leteren “Izarren hautsa” abestia Mikelek abestuta jarri dugu Mikelen omenez.
{play}/entzungaiak/Izarren_hautsa.mp3{/play}