Feria honek xarma berezia du Urretxu eta Zumarragako nekazari eta abeltzainentzat, eurek eurentzat antolatutako ekitaldia baita. Aspaldiko ohitura bat ere bada, garai batean Urretxuko eta inguruko nekazari eta abeltzainak, elkartu eta negozioak egiteko elkartzen ziren.
Atzoko ekitaldia berezia izan zen dena den. Orain arte gizonezkoek parte hartu dute batez ere feria honetan, baina aurten, Urretxuko Nekazaritza batzordeak emakume baserritarrak ere erakartzeko ahalegina egin du.
Sariak
Urteroko ohiturari jarraituz, txahala eta lanabesak zozketatu ziren. Baita aurten emakumeen arten lehenengo aldiz zozketatu den, saskia eta lore sorta bat ere.
Ipeñarrieta baserriko Dora Etxanizentzat izan ziren azken hauek da. Zuloaga baserriko Zipriano Arangurenek eraman zuen atzo txahala etxera. Beste askok, berriz, baserrirako lanabesak eskuratu ahal izan zituzten. Gainontzekoak ere ez ziren kexu, aspaldiko lagunekin hitz egiteko aukera izan baitzuten.