Hasiera batean, 10.000 biztanletikgorako 66 udalerritan egin ziren neurketak. Ondoren ekin diotenbigarren fasean udalerri txikiagoak hartuko dituzte kontutan. TarteanUrretxu ere bai.
Hartara ranking orokorrean, EuskalHerri osoan orain arte aztertutako herrien artean, Urretxu 23.postuan dago. Gipuzkoan aztertutakoen artean 18.a. Inguruko herriekinalderatuta Urretxuko udalaren hizkuntza-politika Legazpiko etaZumarragako udalen artean kokatuko litzateke, hurrenez hurren, 7,36eta 5,41 puntuazioaren tartean.
Positiboki nabarmentzeko datuak
Maila orokorrean udalak badu ErabileraPlan orokorra. Bestetik, giza baliabideak badaude eta baliabideekonomiko egokiak ere eskaintzen dira. Udal-langileen arloaridagokionez, azken kontratazio berrietan langile elebidunak hartzekopolitika berez egon da.
Barne komunikazioari dagokionez, Udalakeuskara lehenetsi duela nabarmendu du Kontseiluaren neurketak. Kanpokomunikazioaren alorrean ere eskualdean euskaraz lan egiten dutenhedabideei laguntzen die Udalak eta euskalgintzari zuzendutakobestelako diru laguntzak ere ematen ditu.
Kultura ekintzetan, zein haurreizuzendutakoetan euskarazko eskaintza izan da nagusi eta gaineramerkataritzan badira, txostenak azpimarratu duenez, euskararenerabilera sustatzeko laguntzak.
Hobetu beharrekoak
Urretxuko Udalean euskararen ordenantzaedo arau-marko orokor bat ezarri beharko litzatekeela adierazi dukontseiluak emaitzen txostenean. Era berean, hainbat arlotan arauzehatzak ezarri beharko lirateke.
Udalaren funtzionamenduari dagokionez,herritarrei euskarazko zerbitzua ahalbideratuko dion plangintza batdiseinatu beharko litzateke eta hori betetzeko epeak ezarri. Gainera,lan-munduan erabilera sustatzeko egitasmoak sortu behar dira.
Lankidetza hitzarmena
Euskararen normalizazioa bultzatzekobidean, Urretxuko Udalak eta Kontseiluak lankidetza hitzarmena sinatudute. Hitzarmenaren arabera, Udalak hizkuntza politikan egondaitezkeen gabeziak konpontzeko konpromisoa hartzen du.