Txalo taldeak Sommer jaunaren istoriaantzerki lana aurkeztuko du gaur gaueko 22:30ean Zelai Ariztin.Sommer Jaunaren Istorioa, Patrick Süskind-ek (Das Parfum/Elperfume nobelaren egileak) idatzitako lanaren antzerkirakoegokitzapena da, 13 urtetan katalanez ikusgai egon eta geroeuskarazko tauletara iritsi dena.
Sommer Jaunaren istorioa, JoséRamón Soroiz antzezleak bultzatutako egitasmoa da, Katalunianjada emanaldi klasiko bihurtu den bakarrizketarekin erabat maiteminduondoren. Lourdes Oñederrak euskaratuta, Soroizek taularatzendu bizitzaren misterioetan barneratzen den balada hau.
“Sommer jaunaren istorioa”
José Ramón Soroizek, XicuMasóren zuzendaritzapean, haurtzaro eta nerabezaroko pasarteakbizi-bizi gogora ekartzen dituen pertsonaia antzeztuko du. Oraindikzuhaitzetara igotzen zenean nola bizi zen kontatzen du, ia hegan ereegin zezakeen garai hura gogoratuz, eta bere herria nolakoa zen,nolakoak ziren eskola, lagunak eta auzokoak, Sommertarrak batez ere.Sommer andrea ez omen zen ia etxetik irteten, baina Sommer jauna,alderantziz, egunero joaten zen ibilaldi luzeak egitera, makila handibat eta bizkar-zorroa hartuta; egun osoa pasa zezakeen alde batetikbestera, berdin zion eguzkia edo euria, elurra edo kazkabarra aribazuen ere. Egunero egiten zituen Sommer jaunak bere ibilaldi berezihaiek.
Malenkoniaz eta umorez beterikokontakizuna da, garai ezberdinetan kokatzen dena, ikuslea liluratukoduten ezusteko eta iradokizunez betea. Axolagabekeriaren etaahanzturaren lozorroan gorde ditugun gure osagaiak esnatzen dituistorio honek. Agian horregatik hunkitu egiten gaitu eta ongipasarazteaz gain, zirrara eragiten digu.