Urretxuko Ismael Berasategi etaInocencio Soria presoak Parisen epaituko dituzte gaur hasi etadatozen bederatzi egunetan. Parisko terrorismoaren aurkako auzitegianhasi da gaur goizean bi urretxuarren aurkako epaiketa. Epaiketahilaren 19ra arte luzatuko da eta goizez eta arratsaldez burutuko dabederatzi lan egunetan.
Ohikoa ez den arren, bide kriminaletikgaratuko da auzia. Senitartekoek jakitera eman dutenez zigorgogorragoetan islatzen da bide hau. Horrez gainera, auzitegiarenaldetik informazio falta egon dela salatu dute senitartekoek, baitabadaezpadako espetxealdiaz egin duten “abusua” ere.
Fleuryko espetxera aldatuta
Inocente Soriak lau urte eta erdidaramatza badaezpadako espetxealdian, eta epaiketarako Osnykoespetxetik Fleurykora eraman dute. Ismael Berasategi kartzelatik ihesegin ostean atxilotu zuten bigarrengo aldiz Frantzian. Villepintekoespetxetik Fleuryra lekualdatu dute hau ere epaiketak iraunbitartean.
Bi urretxuarren aurkako auzia asteartean hasiko da. (Goierriko Hitza)
J. Garmendia eta I. Berasategi atxilotuak. (Otamotz herri aldizkaria. 2002)