Lehenengo aldiz, giza eskubideetanoinarritutako marrazki lehiaketa antolatu du aurten ZumarragakoUdalak. Lehiaketara 6 eta 16 urte bitarteko haur eta gaztetxoeizuzenduta zegoen eta guztira 678 marrazki aurkeztu dira.
Sari banaketa atzo arratsaldean izanzen Zumarragako Beloki pilotalekuan. Nekane Aranburuk, eskolakomaterialez betetako motxila bat irabazi du. Saida Perezek aldiz,argazki kamara digitala. Dena den, gainontzekoak ez dira esku hutsikgeratu. Txikienek koloretako arkatzak eta helduenek cd-ak gordetzekokutxatila bat jaso dute
Helburuak
Lehiaketaren helburua Giza EskubideenAdierazpen Unibertsalak jasotzen dituen balioak sustatzea izan da.Hala nola, bakea, justizia, askatasuna, elkartasuna, berdintasuna etabesteekiko errespetua. Zumarragako Udaleko arduradunek adierazidutenez, lehiaketak jarraipena izango du datozen urteetan ere.Datorren urtean giza eskubideak gai hartuta, lehiaketan idazlanak erejasotzeko asmoa dago.