- Gaur Secundino Esnaola musika eskolako ikasleek Gabon kanta kontzertua eskainiko dute. Legazpi dorretxean izango 19.00etan hasita.
- Ostiralean beste bi emanaldi.
– San Martin de Tours parrokian, 19.30etik aurrera, Iparragirre Balerdi musika tailerrekoek, Urretxuko txistulariek eta musika eskolako abesbatzak eskainiko dute.
– 22.30etik aurrera Euskal Herriko kantari berriek abestuko dute Labeaga aretoan. Aurtengo kantu txapelketan parte hartu duten lagunek kantatuko dute. Herrialde bakoitzeko ordezkari bat izango da: Arabatik Deiane Abajos, Bizkaitik Olatz Goikoetxea eta Esti Olibares, Gipuzkoatik Kristina Arantzabe eta Leire Berasaluze, Nafarroatik Elisa Perotxena eta Iñaki Gerendiain eta Iparraldetik Alain Larrañegi.
- Larunbatean hiru emanaldi.
– Musika eskolakoek bi eskainiko dituzte. 16.00etatik aurrera txistua eta trikitixa joko dute Urretxuko eguneko zentroan eta 17.00etatik aurrera baleta ere dantzatuko dute Zumarragako gerontologia zentroan.
– 19.30ean Zumarragako txistulari taldearen alardea hasiko da Beloki pilotalekuan. Kanpotik etorritako hainbat txistularirekin batera, Goiargi abesbatzak, musika eskolako abesbatzak, Irrintzi eta Lurra dantza taldeek, Gorosbel metal boskoteak, Jasone Camara soinujoleak, Arantzazu Mujika biolinjoleak, Miren Fernandez eta Xabier Barriola abeslariek eta Jose Mari Orbegozo eta Teresa Tejedor dantzariek parte hartuko dute.
- Bukatzeko, igandean bi kontzertu izango dira.
– 13.00etan Zumarragako musika bandak joko du Zelai Arizti aretoan.
– 19.00etan Goiargi abesbatzak abestuko du Mesedeetako lekaimeen elizan
Gaiarekin lotuta albiste gehiago interneten:
Zortzi kontzertu izango dira igandera bitartean Urretxun eta Zumarragan. (Noticias de Gipuzkoa).
Musika taldeen kontzertu aukera oparoa Gabonak girotzen hasteko. (Goierriko Hitza).