Etxeko ospitalizazioa, Zumarragako ospitaleak orain dela hilabete batzuk martxan jarri duen proiektua da.
Etxeko ospitalizazioa, hitz batean esateko, ospitalaratzea behar duten gaixoei, mediku eta erizainen zainketak etxean bertan ematea da (ospitalea etxean izatea bezala).
Zerbitzu hau jaso dezaketen gaixoek ezaugarri zehatz batzuk izan behar dituzte: egoeraren iragankortasuna, gaixoaren oniritzia, familiaren oniritzia eta batez ere babesa, besteak beste. Hala ere garrantzitsua da zerbitzu honen erabilera okerra saihestea eta horretarako honako hauek kontuan izan behar dira:
-Ez da gaixotasun kronikoen jarraipen sistema.
-Ez da anbulategiko kontsulten ordezkoa.
-Ez da gizarte-arazoak saihesteko.
-Ez da ospitalearen saturazioaren konponbidea.
Azpimarratu beharra dago gaixoaren bilakaeran, eta batez ere aldartean, eragin oso ona duela sistema honek, eta gaixotasuna beste era batera gainditzen laguntzen du.
Miren Arrieta
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide