Gaia: Bertso gorriak krisiari jarriak (142. alea)
Hipoteka saltzaile
eta lur erosle,
bankero aberatsak
dabiltza eskale.
Diruz puztu dituzte
Gobernuek, bale!
Inoiz ez dute eman
pausorik debalde,
borrokatzen baitute
diruaren alde.
Hazkunde, merkatua
eta superabit,
orain arte ez zegoen
gobernuen beharrik!
Sozialismo berria
bankuen eskutik,
Estatuen laguntzaz
ez dabiltza alperrik…
Jaso duten diruaz
ez zen goseterik!
Adituen iritziz
dardarka zorua,
“orain da kontsumoa
pizteko ordua”.
Gehiegizkoa zela
ez zen sorburua?
Desagertuko gara
gu eta mundua,
aldatzen ez badugu
gizarte-eredua!
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide