Ingurua begiratu eta berehalaZumarragako alkate berria etorri zitzaigun bioi burura, herriotanhalako karrera meteorikorik egin duen beste inor ez baituguezagutzen. Hala ere, berehala baztertu genuen aukera hau, izan ere,lehendik ere nahikoa ordainsari jasotzen du gure udaleko zorrotik etagainera, bere ibilbideak, hobea edo okerragoa, ez du ezer izantxundigarritik. Pentsa, sarietarako hautagai irmoa zen MikelLizarralde bidentearen dohaiak izan gabe, aspaldi aurreratu genuentxoko honetan bertan egingo zuena; hitz asko, itxura gehiago etalehen aukeran zumarragar askoren ordezkariak udaletxetik kanporabidali, kale gorrian utziz. Denon hobe beharrez, salto egitekoaukeratu duen tranpolinak urik baduela ondo begiratuko ote zuenbehintzat!
Kandidato gehiagoren bila abiatu eta,nahiko primarioak izango garelako izango da, futbola eta Badiolatsunamia gure tertulia eta irri gehienen iturri izan direnez,«Realzaletasunaren profeta berriari» emango diogu saria.
Meritoen artean, zuritoez gain tea ereedan daitekeela, begiak urratuta dituzten guztiak japoniarrak ezdirela erakustea, norberaren gezurrak sinestea gaixotasun bat izandaitekeela baieztatzea eta jende askori DVaren aurrean begiakzabaltzea –lastima futboletik at sartzen dizkiguten golez oraindikere ohartzen ez garela–. Gainontzean, hemen ere arrazoi izateakpena ematen digu baina aspaldi esan genuen guk donostiar ttiki hau,dirurik ez duen Piterman bat besterik ez dela.
Jon Ormazabal