Goierri eta Urolako ZumarragakoOspitaleak eta Deba Arroko Deba Garaia eta Mendaroko eskualdekoospaitaleek Ikerketa Kliniko-Epidemiologikoaren Unitatea sortu dute.Debagoieneko Ospitaleko Javier Mar doktoreak zuzenduko du ikerketaunitate hau.
Ekimen honen helburua, hiru zentroetakoprofesionalei euren ikerketa lanen metodologiarekin etalogistikarekin laguntzea da. Gaixoekiko arretarekin zerikusia duenikerketa klinikoa egiten dute bai Zumarragan baita beste bi zentrohorietan ere. Baina medikuek eta erizainek ikerketa-metodoekin etaproiektuen kudeaketarekin lotutako arazo guztiei aurre egin beharizaten diete. Horren ondorioz, gehiegizko lan-karga dute, eta horrekeragin negatiboa du ikerketa-lanetan.
Unitate berriaren asmoa lan guzti hauekerraztea da, eta profesionalei proiektuak ongi lantzen laguntzea.Helburuen artean proiektuak eraginkorki kudeatu eta emaitzak ahaliketa inpaktu handieneko aldizkarietan argitaratzea ere badaude. Gauregun, hainbat gai ari dira ikertzen: ebakuntza-ondoko minarenmaneiua, biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoaren tratamendua,tuberkulosiaren diagnosia, amagandiko edoskitzea hobetzea etagaixotasun zerebro baskularrak.
Zumarragako Ospitalearekin lotutako albiste gehiago otamotz.eus-en.