Bihartik aurrera, Zumarraga etaUrretxun egiten diren odol ateraldiak Zelai Arizti kultur etxeanegingo dira. Alberto Aranguren, Urretxu eta Zumarragako odol emaileenelkarteko kideak azaldu duenez, kultur etxean erosotasun handiagozegingo dituzte ateraldiak, leku gehiago izango baitute.
Anbulatorioan, odol ateraldiak egitenzituzten tokian, bi kontsulta berri egin dituzte. Gainera, geltokiintermodalaren lanak ere inguru horretan egingo direnez, sarrera ereerosoagoa izango da emaileentzat eta baita autobankuarentzat ere.
Odol ateraldiak
Odola eman nahi duenak, Zelai Ariztiraagertu beharko du bihar, 18:00etatik 20:00etara. Emaile izatekobaldintza bakarrak 18 urtetik gora izatea eta 50 kilotik gorapisatzea dira. Baita noski, osasuntsu egotea ere. Orain gainera, 70urte artekoek eman dezakete odola.