Urretxuko udaletxean herenegun eginzuten osoko bilkuran, Udaleko Euskara Planaren IV. Plangintzaldiaonartu zuten; herritarrei administrazioarekiko harremanetanaitortutako hizkuntza eskubideak bermatzeko plangintza, hain zuzenere. Laugarren plangintzaldiak 2012. urtera arteko epea hartzen dueta bertan, euskara ere lan hizkuntza normala bilakatzea izango dahelburu nagusia. Egun Urretxuko Udaleko langileen %73,5ak egiaztatuadauka betetzen duen lanpostuari dagokion hizkuntza eskakizuna.
Osoko Bilkuran gai gehiago ere jorratu zituzten. BatetikGobernuz Kanpoko Erakundeentzako diru laguntzak zehaztu zituzten.Hainbat herrialdetan lanean diharduten GKEentzako laguntzak onartuzituzten, Saharan, El Salvadorren, Kuban, Txinan, Ucranian, Malin,Bolivian, Mexicon edota Tanzanian.
Bestetik, dirulaguntzakarautzeko Ordenantza Orokorra ere onartu zuten bilkuran. Honekin,pertsona fisikoek edo juridikoek laguntzak jasotzeko dituztenerraztasunak eta betebeharrak arautu dituzte eta laguntzak itzultzeaekarriko luketen arau hausteen zerrenda ere jaso dute.
Azkenik,Sarralde erosteko kreditua ere onartu zuten, 1.500.000 euroko dirukostua izango duen operazioa onartuz.