Mendi Lasterketa Taldeak denboraldi berria hasiko du igandean
Zumarragako Mertzedarien konbentukosarreran elkartuko dira, Antioko bidea hasten den bidegurutzean,goizeko 9etan. Taldeak osatuko duen ibilbidea urtezahar eguneanherriotako mendigoizale talde geroz eta handiago batek urtero egitenduena izango da, baina alderantzizko zentzuan. Antiora igo, hortikBelokira, Izazpi, Samino, Oleta eta Aginatik buelta herrigunera.Entrenaldi honetan taldeko kideek ez ezik mendian korrika egiteagustuko duen edonork har dezake parte. Amaieran polikiroldegiandutxatzeko aukera egongo da eta Casino elkartean hamaiketako ederraegingo dute. Horra, bada, gonbidapena, urtea sasoiko hasi nahiduenarentzat. Datozen hilabeteotan, hainbat lasterketatan hartukodute mendi lasterketa taldeko kideek parte, eta udazken alderaZumarraga-Urretxuko bigarren mendi lasterketa antolatuko dute, aurtenhasitako bideari jarraipena emanez.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide