Bere afizionatu mailako palmaresak merezi zituen aukerak izan ez dituen arren, Urretxuko aurrelaria piskanaka piskanaka goraka egiten ari da eta, Frontisen izandako arrakastaren ostean, etapa beri bat hasiko du eibarko enpresarekin.
Asteazkenean Bilbon aurkeztu zuten txapelketaren berrikuntza nagusia izan zen pilotariak, horren ondo ezagutzen duen Ederrenan jokatuko du lehen partida eta oso bolada onean den Arruti izango du bizkartzain. Etxean jokatu arren, gauzak ez ditu errazak izango Lasak, izan ere, Asegarceren apostu sendoenteakoa osatzen duten Belloso eta Eskuderoren aurka jokatu behar izango baitute. Txapelketa bi itzulitako ligaxka batekin hasiko da eta bertatik bi finalerdi osatuko dira. Finala martxoaren 21an jokatzea aurreikusia dago.
22.15an hasiko den jaialdia osatzeko, Aspek Capellan-Zubieta eta Olazabal-Martinez de Eulate partida iragarri du.
- Partiduak: CAPELLAN – ZUBIETA; OLAZABAL – EULATE
- Partiduen ordua: 22.15etan
- Prezioak: 20 €
- Sarrerak aldez aurretik salgai telefonoz: 661 259009 (Olaia)