Baieztatu dute. Zumaiako Telmo Deun taldeko arraunlariakZumarragako probalari taldearen kontra ariko dira azkenean gizonproban. Proba otsailaren 8an izango da Zumarragako Euskadienparantzan, eguerdiko hamabietan.
1.000 kiloko harriari tiraeginez plaza gehien egiten dituen taldeak irabaziko du gizon proba.Zumarragako taldeko Toribio Kerejetak esan duenez, Zumaiakoei plazabateko abantaila ematea pentsatu dute, formaz ondo dauden arren gizonprobaren teknika ez dutelako eurak bezainbeste menperatzen.
Oraingodesafioan dirua jarriko dute jokoan, orain arte ohikoena izan ez badaere. Otsailaren 8an arraunlariek eta Zumarragako taldekideek 2.000euro jokatuko dituzte.
Zumarragan azken boladan ugaritu diren gizon probak zer esana emandu. Ez bakarrik herrian, baita kanpoan ere. Iritziak bat bainogehiago. Urtarrilaren 7ko Berrian adibidez, indarkeria matxistarekinalderatu zuen Zumarragan egin zen gizon proba Titika Rekaltkazetariak.
Gaurko Berrian, Gotzon Aranburukerantzun dio Titika Rekaltek idatzitakoari.
Gizon probarekin hanka sartu duen gizon horri. (Gotzon Aranburu)