Zumarragako Osasun Zentroan berrikuntzalanak egiten ari dira. Egunotan berogailu sistema gas bidez ipintzekolanean ari dira, eta segurtasunagatik zentroaren parean, errekaondoan dagoen aparkalekua itxita dago.
Kontsultetarako gela berriakegiterakoan argi naturala eta aireztapen naturala dauzkaten espazioaksortu nahi dituzte. Sotoan aldagelak, liburutegia, langileekgosaltzeko erabiltzen duten gela, artxibategia eta biltegia egokitudituzte. Birgaiketa gela han utzi dute, aurretik zegoen bezala. Unehonetan sotoan egin beharreko lanak eta lehenengo solairuan egindituztenak amaituta daude.
Lehenengo solairuan bi kontsulta berriegin dituzte itxaron-gelen espazioetan. Bi gela berri horien muntaiapladurra erabiliz egin dute.
Lanak faseka
Lanak faseka eramango dituzte aurrera.Lehenengo fase batean pediatria kontsultetarako pasabidea estutu egindute, eta lehen emaginaren gunea zegoen tokian kontsulta berriakegiten ari dira. Han egokituko dute odontologoaren kontsulta. Bikomun ere egingo dituzte, eta bronkioen ahalmena neurtzekoespirometriak egiteko gela txiki bat ere egingo dute.
Bigarren fase batean, eskaileraren azpiandagoen espazioa hustu eta garbiketa gela, bi kontsulta etalarrialdietan egoten diren profesionalentzako egongelakberrantolatuko dituzte.