Ane Garralda futbolari zumarragarrakerronka latza bizi du egun, baina gertukoen babesa du eta ziur aurkisekula baino indartsuago sentituko dela.
Ane Garraldak 17 urte ditu eta futbolaoso gustuko du. Urretxu eta Zumarragako Urola taldean jokatzen du etaiazko denboraldian lesio larria izan zuen. Abenduaren 19anZumarragako Argixao estadioan Aretxabaletako taldearen aurka jokatuzuen partidan tibia eta peronea hautsi zituen, Realeko IñigoDiaz de Ceriok bezala, eta oraindik ez du erabat osatzea lortu. Izanere, nerbioa ere kaltetua du.
Azken urtebetean hamaika operazio etaerrehabilitazio saio izan ditu eta 2009an ere lanean jarraitu beharkodu erabat osatu nahi badu. Zorionez, bere senitartekoak, koadrilakolagunak eta taldekideak ondoan ditu. Abenduaren 31n bizilagunek,Realeko neskek eta Diaz de Ceriok berak ere animoak eman zizkioten.Guztiak Zumarragako Argixao estadioan izan ziren, Aneren taldekideeketa Realeko neskek jokatu zuten elkartasun partidan.
Lehia hasi aurretik Garraldak hamaikaopari jaso zituen: Diaz de Ceriorena, Realarena, Urolarena, Mustilagunartearena, Urolaren babesleak eskainitakoa… Kamisetak, erlojuaeta oroigarriak eman zizkioten, besteak beste, baina elkartasuna izanda gehien eskertu duena. “Oso pozik nago, ekitaldi polita izanbaita. Ez nuen halakorik espero”, aitortu du.
Ane Garralda Iñigo Diaz deCeriorekin irten zen zelaira. Euren lesioaz eta Realaz hitz eginzuten. “Apur bat lotsatuta nengoen, baina azkar osatzea etadatorren denboraldian gol asko sartzea opatu diot. Berak nirelesioari buruz galdetu dit eta animoak eman dizkit. Sekulako detaileaizan du. Zumarragara etorri eta elkartasuna adierazi izana osogarrantzitsua da niretzat”, aipatu du.
Izan ere, Zumarragako jokalariaRealzale “peto-petoa” eta Donostiako aurrelariaren lesioagertutik jarraitu du. “Eibarren aurkako partida zuzenean ikustenari nintzen eta berehala esan nuen nire lesio bera zuela. Ez duterrepikapena ikusteko adorerik izan, baina etxeko guztiok arretahandiz jarraitu dugu komunikabideek azaldu duten guztia. Pena handiaeman zidan. Ea ni baino azkarrago osatzen den!”.
Ia urtebete pasatu da Ane Garraldalesionatu zenetik eta ez daki mugikortasuna guztiz berreskuratukoduen. Hori dela eta, prozesua “psikologikoki gogorra” izaten aridela dio eta eskerrak eman nahi dizkie hilabete hauetan guztietanberari eta bere familiari babesa eskaini dietenei. “Lagunak etataldekideak ondoan izan ditut. Baita Urolaren zuzendaritza ere. Bailehengoa eta baita oraingoa ere”, amaitu du.