Azkenaldian ohi baino gehiago azaldu dakomunikabideetan, Realaren zuzendaritza berriko kidea baita. ErregeEgun bezperan izan ginen berarekin, koadrilako lagunekin afaltzeraetorri zela baliatuz.
Zumarragarra zara.
Bai, baina Legazpiko norian jaionintzen ia: maiatzaren 3koa naiz eta ni jaio baino bi ordu lehenagoama Legazpiko jaietan zegoen. Ezustean jaio nintzen eta ama ozta-oztaheldu zen etxera.
Zer diozu zure gurasoez?
Aita duela urte batzuk hil zen. Beraere Zumarragan jaio zen. Zotz lantegian aritu zen eta ondoren Caldeyfgaldaragintza enpresan. Ama, berriz, Madrilen jaio zen. Baina bereama berehala hil zen, Urretxura bidali zuten eta bertako familiarekinhezi zen. Izan ere, nire amona hemengoa zen, baina madrildar batekinezkondu zen eta bertara joan zen bizitzera. Nire gurasoez esandezakedana zera da, jende ona dela. Ez dut eurekin loturikooroitzapen txarrik. Nerabezaroan eurekin tupust egiten genuen, bainaorain nire seme-alabei berbera gertatzen zaie.
Zumarragan egin al zenituen oinarrizkoikasketak?
La Sallen eta institutuan ikasi nuen.Ondoren Valladolidera joan nintzen medikuntza ikastera. 17 urterekinirten nintzen hemendik eta oporretan bakarrik itzultzen nintzen.Garai batean Zumarragatik banandu samar bizi izan nintzen, batez erelanean hasi nintzenean. Lan asko nuen eta asko kostatzen zitzaidanetortzea. Duela urte batzuk, ordea, herrira itzultzeko beharrasentitu nuen. Heldutasunaren ajeak direla uste dut. Egun Zumarraganditudan konpromisoak sakratuak dira niretzat. Santa Isabel jaiak etaErrege Egun bezperako afaria, adibidez. Gainera, koadrilako batenheriotzak are eta gehiago elkartu gaitu.
Nola oroitzen duzu haurtzarokoa?
Oroitzapen guztiak oso pozgarriak dira.Garai hartan auzoan bizi ginen. Hiri Lorategitik ateratzea abenturazen. San Joan sua egiteko egur bila joaten ginela gogoratzen dut.Baita gauetan egurra zaintzen gelditzen ginela, inork lapurtu ezzezan edo su eman ez ziezaion. Gero koadrila sortu zen. 18 lagun garaeta oso harreman estua dugu. Errege Egun bezperako afaria 15 urtegenituenetik egiten dugula esatea besterik ez dago.
Valladolidera joan zinen ikastera.
Garai hartan ez zegoen beste aukerarik.Medikuntza ikasi nahi genuen gipuzkoarrok bertara joan behar genuen.Franco hil berria zen eta euskal herritarrak elkarrengandik banandunahi zituzten. Bilboko medikuntza fakultatea ireki berria zen, bainaezin ginen bertara joan. Dena den, ikasketak hemen bukatu nituen.
Zergatik hautatu zenuen medikuntza?
Oso gustukoa nuen. Garai hartako askokikasi genuen medikuntza. Nire ustez telebistak eragin handia izanzuen. Behin El País egunkaritik deitu zidaten eta Housetelesailari buruz galdetu zidaten. Jarraitzaile sutsua naizela jakinzuten. Beraiekin hitz egiten ari nintzela konturatu nintzen nireadineko askok garai hartako telesailen eraginez erabaki genuelamedikuntza ikastea. Doctor Gannon, Marcus Welby… medikuntzariburuzko telesail asko zeuden telebistan. Beharbada mediku faltahandia zegoelako izango zen. Esan bezala, horren eraginez fakultateakikaslez bete ziren eta horietako askok arazoak izan zituzten lanaaurkitzeko. Egun kontrakoa gertatzen da. Berriro mediku falta dagoeta berriro mediku telesailak botatzen ari dira telebistan: Anatomíade Grey, Hospital Central, House…
Ikasle asko zinetan, beraz.
Hantxe okertu zen nire letra. Lurreaneserita geundela ziztu bizian idatzi behar izaten genuen. Eskolabatzuetan mila lagunetik gora egoten ginen. Horren guztiaren etaerrezeten erruz dugu medikuok letra txarra. Egunero 200 errezetaidatzi behar dituenak ondo idaztea ezinezkoa da. Batzuetanfarmaziaren batetik deitzen didate nire letra ulertzen ez dutelako.Sekulako lotsa ematen dit.
Zer oroitzapen dituzu Valladolidenemandako urteez?
Ez dira oso onak. Primeran gogoratzendut noiz egin nuen azken azterketa: 1979ko ekainaren 30a zen. Lagunbaten aitarekin itzuli nintzen etxera. Irakasleari, azterketa emannioenean, ez nintzela sekula Valladolidera itzuliko esan nion. Eznuen ezer hiriaren eta hiritarren aurka, baina presioa handia zen.Soldadutza egin duten batzuei bezala gertatu zitzaidan: ez nuen ondopasatu, ikasi besterik ez bainuen egin. Gainera, etxetik urrunnengoen: garai hartan trenean joaten ginen eta bidaiak ia hamar orduirauten zuen. Hala, ia 25 urte eman ditut bertara joan gabe.Alabarekin joan ginen, igeriketa txapelketa batera, eta itzuleragozoa izan zen.
Zure maila ikusita, titulua erraz lortuzenuela pentsa daiteke.
Asko ikasten nuen. Asko gustatzenzitzaidan ikastea eta oraindik ere oso gustukoa dut. Anekdota ugariditut. Patologia azterketa baterako 800 bat ordu eman nituen ikasten.Partzialean nota altuena atera nuen eta Jon Letona lagunak azkenazterketa biharamunean 11.00etan zela esan zidan. Lasai asko jaikiginen eta halako batean lagun batzuek etxeko txirrina jo zuten. Eaazterketara zergatik ez ginen joan galdetu ziguten. 11.00etakoazterketa partziala gainditu ez zutenentzat zela esan ziguten.Letonari begiratu nion eta hori egia bazen akabatu egingo nuela esannion. Fakultatera joan ginen eta lagunek arrazoia zuten. Katedradunakirailean itzultzeko esan zigun. Azterketa ahoz eta frantsesez egitekoprest nengoela esan nion. Egia esaten ari ginela konturatu zen etaazterketa egiteko aukera eskaini zigun. Biok gainditu genuen.
Non hasi zinen lanean?
Zorionez MIR delakoa lehenengoan lortunuen. Izan ere, ondoren soldadutzara joan nintzen eta urtebete galdunuen. Espainia osoan neurologia plaza hautatzen lehena izannintzenez, edozein ospitalera joateko aukera nuen. Donostian gelditunintzen, ordea. Bertan egin nuen erresidentzia eta ondorenParkinsonaren inguruan lan egitea erabaki nuen. Sistema publikoanzaila denez, Quiron klinikara jo nuen. 1994an operatzen hasi ginen.Gu izan ginen Espainian lehenak. 2000. urtean Poliklinikara pasatunintzen.
Zergatik erabaki zenuen Parkinsonareninguruan lan egitea?
Gustukoa nuen. Gainera, Espainian mailaona zegoen. Eurengandik ikasteko aukera nuen. Bestalde, gaixotasunneurologiko gutxirentzat zeuden tratamenduak eta gaitz horietako batParkinsona zen. Neurologoei beti hori leporatu izan zaigu: burmuinariburuz asko dakigula, baina ez dugula ezer sendatzen. Ez da hala,geroz eta gauza gehiago sendatzen baititugu.
Zergatik hautatu zenuen neurologia?
Burmuina liluragarria delako etaoraindik asko dagoelako ikertzeko. Orain genomarekin egin dutenarenantzeko zer edo zer egin nahi dute burmuinarekin: neuronen mapa.Baina genoman 3.000 milioi elementu badaude, burmuinean 100.000milioi neurona daude. Beharbada posible izango da hori egitea eta onaizango da: gizakiaren oinarria ezagutu ahal izango da, gaixotasunaksendatu… Baina alde txarra ere badu: manipulatzeko aukera egongoda. Genomarekin bizitzaren sekretua eskuan zela uste zen, baina ez dahala. Lehen pausoa besterik ez da. Nire ustez konplexutasun haudefentsa mekanismoa da.
Parkinsonera itzuliz, zer jakin behardugu gaixotasun honetaz?
Hobeto ezagutu beharra dugu sendatuahal izateko. Nik 25 urte daramatzat Parkinsonaren inguruan laneaneta denbora honetan guztian gauzak asko aldatu dira. Garai bateanpazienteek arazo batzuk zituzten eta egun beste batzuk dituzte. Arazoasko konpondu dira eta ondorioz beste batzuk azaldu dira. EgunAlzheimerrak lehen baino arazo gehiago sortzen ditu. Zergatik? Lehenbera azaldu aurrekoak sendatzearekin nahikoa lan genuelako.Parkinsonarekin berbera gertatu da. Gainera, Alzheimerrak dituensintoma berberak azaltzen hasi dira. Beharbada biak batera existitzendira. Esentzia berbera da. zergatik hiltzen dira neuronak? Zergatikdago hori lotuta adinarekin? Zergatik daude faktore genetikoak?Erantzunak lortu arte ezin izango dugu gaitza sendatzeaz hitz egin.
Zer egin dezake jendeak gaixotasunarenazaleratzea atzeratzeko?
Ahalik eta gehien zaindu: elikaduraridagokionez dieta mediterranearra jarraitu, ez erre, hipertentsioazaindu, lesio kardiobaskularrak saihestu, gutxi jan, sasoi oneanegoten saiatu… Horrek guztiak neurona berriak sortzeko ahalmenahazten du eta gure esku dago.
Sendatu ahal izango al da?
Norbaitek hamar urte barru sendatukodela dion bakoitzean, erretiratzeko adinera heldu dela pentsatzendut. Ez da erraza izango Parkinsona sendatzea, seguru aski gaixotasunbat baino gehiagoz hitz egiten ari baikara. 35 urterekin izatea edo75erekin izatea oso ezberdina da. Bestalde, faktore askok eragiteagerta daiteke. Ez da genetika kontua bakarrik, ingurumenean dagoenzer edo zerk ere bultzatzen du. Zure Parkinsonaren eta nirearenfaktore genetikoak eta ingurumenekoak ezberdinak badira, nola aztertuhori? Munduan bost milioi gaixo daude eta ez dute ezer komunean. Horiulertu arte, ezin izango dugu sendatzeaz hitz egin. Dena den, laneanez ezik, kasualitateetan eta txiripetan ere sinesten dut.Medikuntzaren aliatu handiak dira. Dena den, aurrerapen gehienakteknologiaren eskutik etorriko dira. Ez dut uste 10 urtetanParkinsona zerk sortzen duen jakingo dugunik, baina tratamenduakhobeak izango dira.
Zerk pentsatu behar du, beraz, gaitzajakin berri duen batek?
Baikorra izateko arrazoiak ditu:sendagaiak geroz eta hobeak dira, teknika kirurgikoak ere bai,hemendik gutxira terapia genikoa izango da… Aurrerapauso handiakeman dira eta gehiago emango dira. Onena inongo gaixotasunik ezizatea da, baina Parkinsona garatzen hasi berri denari etorkizun onadagokio.
Urte asko daramatzazu gaitz honeninguruan. Jarraitzeko asmoa al duzu?
Bai, baina hemendik aurrera beste erabatera izango da. Izan ere, abenduan Inbiomedeko lehendakariexekutiboa izendatu naute. Zelula amen inguruan ikertzen duenDonostiako enpresa da. Egia esan, Donostian Parkinsona etaAlzheimerra ikertzeko sare bikaina osatzen ari gara. Oso profesionalonak daude eta Miramongo teknologia parkean sekulako balioa dutenenpresak daude. Guztiok elkarrekin lanean ari gara eta elkarlanhorrek fruituak emango dituela uste dut. Inbiomeden nire lanainstituzioen babesa lortzea izango da.
Inplikatuta daudela uste al duzu?
Bai. Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiaeta Donostiako Udala Parkinsonarekin eta Alzheimerrarekin zerikusiaduten egitasmo guztiak babesten ari dira. Errekurtso gehiago nahiditugu, noski, baina babesa nabaritzen dugu.
Non ikusten duzu zeure burua hemendikurte batzuetara?
Hemen, espero dut. Inbiomedentzatlanean, gutxiago bidaiatuko dut. Hitzaldiak eskaintzeaz aspertutanengoen. Urtean 100 bat hitzaldi eskaintzen nituen eta 70 bat egunematen nituen etxetik kanpo. Neketsua eta aspergarria da. Izan ere,ekitaldi guztiak ia berdinak dira.
Gaia aldatuz, Realeko zuzendaritzaberriko kidea ere bazara. Nolatan?
Gizartearekin hartu dudan konpromisoada. Ezagun samarra naiz, nire irudia ez dago erreta eta plataformaberriari laguntzeko eskatu didate. Reala salbatzeko asko eta ondo lanegingo dugu, baina jokalariek golak sartzea behar dugu. Lehen Mailaraigotzen bagara erraz egingo dugu aurrera, baina bestela ere badaudeaukerak. Lasai lan egiten uztea behar dugu.
Zein izango da zure iharduna?
Ez naiz ekonomista eta ezta kiroleanaditua ere. Zorionez gai horietaz asko dakien jendea dugu. Nireekarpena gai instituzionaletan izango da.
Zer diozu zure familiaz?
Ezkonduta nago, bi seme-alaba ditugueta Oiartzunen bizi gara. Mutilak 20 urte ditu eta neskak 16. Ezdituzte nire pausoak jarraitu. Semea enpresa-ikasketak egiten ari daeta alaba Batxilergoko lehen maila ikasten ari da.
Bukatzeko, zer zaletasun dituzu?
Irakurtzea eta musika entzutea.Zientzia liburuak irakurtzen ditut, batik bat. Irakurri ditudanazkenak “Descodificando la vida” eta “El robot enamorado”dira. Lehena giza genoma deszifratu zuenarena da, Venterrena.Bigarrena Felix Aresena. Liburu zoragarria da, inteligentziaartifizialari buruzkoa. Musikari dagokionez, rock zalea naiz. Denaden, dagoeneko ez naiz kontzertu askotara joaten. Bruce Springsteenenkontzertura joatekoak ginen, baina semea gaixotu egin zen eta ezinizan ginen joan.