Ziur gehientsuenek oraindik urrunikusten dituztela, eta Takolo Operazioa azken momentura arte utzikodutela. Baina izango da zertaz mozorrotu edo zomorrotu planeatzenhasi denik. Superheroi kapa jantziko dute batzuek, pailazo sudurrabeste askok, edo pinotxorena bestela. Krisi garai hauetan, lapurrarendisfrazak ere harrera ona izan lezake, gizon ikusezinarenak bezala.Bai baina ez jauna ere ikusiko dugu, eta ez baina bai anderea ere. Ezeta ez morroskoak zartako ederrak emango dizkigu, bai eta baiburugogorrak bezala.
Ez, ez gara otsailaren bukaera alderaospatuko den festaz ari, martxoaren lehenean egingo direnhauteskundeez baizik. Lehendakaritzarako lasterketa hasi da jada(inoiz amaitzen al da?), eta hautagaiek Takolo Enea sakeatu dutehonezkero, disfrazik sinesgarrienaren bila. Aurreko batean Basagoitibera ere Foxen ikusi omen zuten, alkandora berria jantzita, SanMiguela eskuan eta erdi kamuflatua, parrokianoen artean bereproklamak zabaltzen. Baina utz ditzagun politika kontuak albo batera,labela duen beste egitasmo karnabalesko bati heltzeko.
Mozorroen adibideak berdin-berdin baliodezake gero eta gertuago dagoen Martxoan Bertsoa ekimenerako, eta zeresanik ez zomorroarenak. Bertsolari disfraza jantzi eta aurrera, ezdute meritu makala batzuek. Gainera, salbuespen oboejoleaksalbuespen, politikari jaun-andereak baino sinesgarriagoak dira.Kazetari gisa, adi-adi jarraituko ditugu MBren edizio berriakekarriko dizkigun ezusteen inguruko albiste freskoak, nahiz etahorretarako, errima eta hitz-jokoekin hitz egiten hasi denlagunarekin poteatu beharko dugun, “bi zurito zuri to” etahorrelako perlak entzunez.
Jon Ormazabal