Lasai bizi ere. Bizitza gordina denarren, bere lur eremu txikiko limoiondoek emandako diru apurrarekinnahikoa du eta aurrera egiteko. Bizilagun berriak, Israelgo Defentsaministroak, urratu egingo du haren zoriona, ordea. Segurtasunarrazoiak direla medio, Salmaren limoiondoak mozteko erabakia hartukobaitu. Alargun palestinarra, Ramalako abokatu gazte baten laguntzaz,limoiondoak salbatzen ahaleginduko da, bizimodua ateratzeko baino,duintasuna mantentzeko ezinbestekoak baititu. Palestina eta Israelenarteko gatazkaren sinbolo dira limoiondoak, finean. Injustiziahistoriko baten testigu. Injustizia garaikide baten lekuko. Filmahilaren 30ean eskainiko da Zelai Arizti aretoan.
ButaK 21 zineklub taldea