Duela lau urte etorri zen bi herriotaraeta herritar askok bere historia zein ote den galdetzen dio bereburuari.
Nongoa zara?
Nire abizena kataluniarra da, bainaEuskal Herritarra naiz. 51 urte ditut. Pasaiakoa naiz, Trintxerpekoahain zuzen ere. Kontabilitatea ikasi nuen eta futbol jokalaria,entrenatzailea eta arbitroa izan nintzen. Real Union klubaren jubenilmailako taldean jokatu nuen.
Arbitroa ere izan zarela diozu.
Preferente mailakoa izan nintzen, bainaez zitzaidan Urola taldeari arbitratzea egokitu. Hemengo bi epaileezagutu nituen: Bert eta Madrid. Nik utzi nuenean, 1978-79denboraldian, Ayuso hasi zen.
Non lan egin duzu?
Pasaiako portuan batez ere: arrainadeskargatzen eta manipulatzen, txatarrarekin komertzial… 1983anhasi nintzen eta duela 13 bat urte utzi nuen. Frantziako barkuekinlan egin nuen batik bat, frantsesez nahiko ondo hitz egiten baitut.Margolaria ere izan naiz, eraikuntzan lan egin dut… Beasaingo Nortetaberna ere izan nuen, Kilometroak han ospatu zen garaian.
Zer edo zer gehiagotan aritu zara?
Pelikula askotan estra lanak eginditut: Yoyes, Pasajes, Ke arteko egunak, Carretera y manta, Papillon,27 ordu, Gran sol, Salto al vacío, A ciegas, Frío solde invierno eta Visionarios, bestek beste. 16 urterekin hasi nintzenhorretan, Papillon filmerako. Zinema bateko tabernan lan egiten nueneta aretozain batek pelikula baterako jendea behar zutela esan zidan.
Inoiz ezkondu al zara?
Bananduta nago eta ez dutseme-alabarik. 7 edo 8 urte eman genituen ezkonduta eta esperientziatxarra izan zen. Otsailean egingo du sei urte banandu nintzela.Hitzarmenezko ezkontza izan zen eta ez zen ondo atera. Apenas egotenginen elkarrekin.
Noiz utzi zenuen Trintxerpe?
Anaia gaztea eta biok Aizpurutxoraetorri ginenean. Ibiltari samarrak gara eta bizitokiz aldatzeko gogoagenuen. Parrokiaren etxebizitza alokatu genuen. Pasaiatik itsasontzibat deskargatzeko deitzen bazidaten, joan egiten nintzen.
Noiz utzi zenion lan egiteari?
Aldi baterako laneko enpresek deskargenardura hartu zutenean, egoerak okerrera egin zuen.
Zergatik etorri zinen hona?
Anaiarekin arazoak izan nituen eta honaetortzea erabaki nuen, zonalde hau ezaguna bainuen. Izan ere,Realaren partidak ikustera etortzen nintzen eta jendeak ezagutzenninduen. Anaia eta biok harremana dugu eta elkarrekin poteatzen dugu.Bera Aizpurutxon bizi da oraindik eta Azkoitian koadrila du.
Zer asmorekin etorri zinen hona?
Beno… Iragaitzaz etorri nintzen, nongelditu aurkitu arte egoteko asmoa bakarrik nuen. Lagun batekutzitako lokalean bizi naiz.
Nola pasatu zinen bizimoduarrunta izatetik kalean bizitzera?
Anaiarekin arazoak izan nituen eta halaerantzun nuen. Nire gurasoak hil zirenetik, 1979an eta 1980an, kaleanetxebizitzetan baino gehiago bizi izan naiz. Nire izaera da.
Nolakoa da kaleko bizimodua?
Gustukoa dut. Pasaian itsasontzietan loegiten nuen eta autoetan ere lo egin izan dut. Lagunek ematendidatena jaten dut. Zumarragako geltokiko tabernan, adibidez, sobratuzaizkien pintxoak ematen dizkidate. Kafesnea gosaltzen dut, egunero.Dirurik ez badut, norbaitek ordaintzen dit beti. Eguerdian ezer gutxijaten dut. Erretzea atsegin dut eta batzuek pakete osoa pasatzendidate. Garai batean dezente edan nuen, baina orain ez duthorrenbeste edaten. Arropari dagokionez, jendeak ematen dit. Herriosoari bere laguntza eskertu behar diot.
Ez al da inor zurekin gaizki portatu?
Hasieran irainen bat jaso nuen. Nibaino zaharragoak ziren iraindu nindutenak.
Eskaletzat al duzu zeure burua?
Ez. Bizimodu honetara ohitu denpertsona arrunta besterik ez naiz. Ezingo nuke elizako atean edosupermerkatu aurrean dirua eskatu. Lagunek ematen didatenetik edoeurentzat lan txikiak egitetik bizi naiz.
Zein da zure bizimoduaren gauzarikonena?
Tokiak eta jendea ezagutzeko aukeraematen duela, nahiz eta azkenaldian ez naizen Urretxu etaZumarragatik asko atera. Noizean behin Legazpira ihesalditxoa egitendut, bidegorritik. Izan ere, ibiltzea oso gustuko dut.
Zer da gogorrena?
Eguraldia! Lokal batean lo egiten uztendidate, baina herritik urrun dago eta oinez joan beharra dut,aterkirik gabe. Izan ere, lapurtzen ez dizkidatenak galdu egitenditut.
Eguna ez al zaizu luzea egiten?
Alde batetik bestera ematen dut.Kilometro-kontagailua izango banu, zoratu egingo nuke.
Zertan pentsatzen duzu oinez zoazenbitartean? Zeintzuk dira zure kezkak?
Nire etorkizunean. Beltz kolorekoaikusten dut, batez ere adinagatik. Dena den, osasun ona dut. Gazteenetorkizuna ere beltz ikusten dut. Aldi baterako laneko enpresekgaztedia hondoratuko dute. Pasaiako portuarekin hori egin dute.Frantziako barkuengatik ez balitz, Titanic baino hondoratuagoalegoke.
Zer iritzi duzu portu berriaz?
Egin daitekeen okerrena da. Lan egingabe lanean baino denbora gehiago pasako dute. Nork lan egingo du 7edo 8 metroko olatuekin? Langile trebatuak beharko lituzkete eta ezaldi baterako laneko enpresek kontratatutakoak. Egungo moila berritubeharko lukete, batez ere Lezo ingurukoa.
Bukatzeko, zergatik jarraitzen duzuUrretxu eta Zumarragan?
Ez dakit zer esan. Beharbada bihar eznaiz hemen izango eta ez nauzuenean ikusiko konturatuko zarete.
Ez al duzu bizimoduz aldatu nahi?
Pentsatu egin beharko nuke. Lanabilatzen ari naiz, baina nire adinarekin oso zaila da aurkitzea.Denetik egin dut eta edozertan lan egiteko prest naiz.